BERASTEGI

BERASTEGI
BERASTEGI (GIPUZKOA) LOBO ALTUNA

2013/01/15

GURE GORPUTZA

Hezur eta haragi
bi hanken gainean
joan eta etorri
gorputza ibiltari

Garezur azpitik heste gorriraino
hodi bat doa:faringea.
Eta trakearen hasieran dago
ahots-kordekin laringea.
Bihotzeko giharren uzkurdurari
deitzen diote sistolea.

Hezur eta haragi...

Diastole, sistole, laringe, faringe,
burmuinak, plaketak, trakea.
Globulu gorriak, globulu zuriak
zerebeloa,meningea.
Ondo dago gorputz atelen izenak
den-denak buruz ikastea.
Baina askoz beharrezkoagoa da
gure osasuna zaintzea.

Hezur eta haragi...

NAROA O.

LARINGEA


Laringea, ahotsaren organoa da, mihiaren atzean eta lepoaren erdian dago. Laringearen barrenean, ahots kordak daude eta hauek aireren eraginez mugitu egiten dira ahotsa
sortuz. Ahotsaren tonua, muskuloen mugimenduen arabera aldatu egiten eta hots baxuak (grabeak) edo tonu altuak (agudoak) sortzen ditugu. Gizonezkoek berriz ahots-tonua baxua izaten dute, ahots kordak luzeak dituztelako, emakumezkoak berriz ahots kordak motzagoak dituztenez, ahots-tonu altuagoa dute. OIHANE ETA NAROA Z.

2013/01/14

EGUBERRIETAKO JAIALDIRAKO BERTSOAK



Gabonak iritsita
denok ilusioz
Olentzeron oparik
jasotzeko gogoz
txintxo portatuz gero
opariak datoz
gaizki portatuz gero
ikatza disgustoz.

Horra, horra,
ze jende jatorra
jaialdia ikusten
zaudete gustora
Olentzero badator
gaur gure ondora
ta zapatak garbitzen
hasi beharko da.

Gabonak heldu dira
haiekin mahatsak
txintxo txintxo portatu
ez izan gaiztoak
pinuaz ta jaiotzaz
betekoitteu gelak
polit politak jarri
ta bete tripotzak.

Horra, horra…

Laister iritsiko da
urtezahar eguna
krossa ta afaria
egingo deguna
eta nor izango da
aurten txapelduna
Urepeleko kopa
hartuko duena.

Horra, horra…

Korritzen degu krossa
urtezahar egunen
karrera amaitu ta
opariak hemen
eta hamabietan
kanpaiekin baten
mahats asko egoten da
amonaren etxen

Horra, horra… 

Trineokin ibili
eguberrietan
ondo pasa denekin
ibili elur tiran
eta gero lehortu
ta berotu sutan
turroia nahikoa jan
etxera joatean

Horra, horra…

IÑIGO, NAROA Z., SARA eta XUBAN


































































ARNASKETAREN APARATUA

6. mailakoen Txanelako hirugarren gaian arnas aparatua ikasten ari gara. Hemen daukazue horren irudia.
ENERITZ, NAROA O. eta OIHANE

2013/01/08

DANTZA ZATI BAT BERASTEGIN!

2012ko GABONETAKO JAIALDIA. Hemen daukazue J.A. MUÑAGORRI eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek egin genuen bideoa.

2012/12/16

IRTEERA MARRAN


IDAZLEA: JOXE ANTONIO SARASOLA
MARRAZKILARIA: JAVIER LACASTA
ARGITALETXEA: IBAIZABAL
BILDUMA: BOST IZARRAK

LABURPENA: Baziren eskolarteko olinpiadetan parte hartzen zuten bost ume oso bizkorrak. Bost izarrak deitzen ziotenak: Lennart, Ilka, Linh, Yabali eta Michael izena zuten.
Baina bazen bost izarrak gorrotatzen zituen instituto bat, Grünheim izenekoa. Bost izarrak onenak zirenez, norbait tranpak jartzen ari zitzaien, eta Grünheim institutokoak zirela uste zuten. Azkenean, beraiek ez zirela konturatu ziren eta froga bilatzen hasi ziren.
Bitartean beraiek bigarren postuan zeuden sailkapanean, Grünheimekoen atzetik. Froga asko aurkitu zituzten, baina bat bera ere ezin izan zuten frogatu. Ondoren, konturatu ziren ezin zuela izan parte hartu zutenetatik inor, laguntzaileren bat izan behar zuela. Asko kostata, harrapatu zuten eta laguntzaile faltsu bat zen.
Gehiago jakin nahi baduzu, irakurri bigarren liburua. AIMAR