2022/05/13

LH6 .Maila

    INAUTERIAK


Otsailak 18 eta 19an, Berastegiko inauteriak izan ziren. Otsailak 18a ostirala izan zen eta eskolan ospatu genuen, eskolako gaia baserriari buruz izan zen. LH6koei, txerri hiltzaileari  buruz tokatu zitzaigun mozorrotzea.Txerri hiltzaileri zerikusi duten  hainbat gauzetaz mozorrotu ginen: Perratzailea, baserritarrak, txerriak, zaldia…

Eskolako beste ikasleak beste mozorro batzuk egin zituzten:


-HH eta LH1: Ardiz

-LH2: Erlez

-LH3: Basozainez

-LH4 eta 5: Segalariak



Arratsaldean herritik paseo bat eman genuen, toki batzuetan gelditu eta eskolan sortutako dantza bat dantzatzen genuen.

Paseo guztian inauterietako musika jarri zuten.

Guk dantzatzen genuen abestia “Baserritarra izan nahi dut“ zen.


Baserritarra izan nahi dut BIDEOKLIPA - YouTube




Oso ondo pasa genuen!! Espero dugu zuek ere oso ondo pasatu izana.


2022/01/21

BERASTEGI OINEZ

 Urtarrilaren 18an astelehenean, 10:30ak aldera eskolatik atera eta plazara joan ginen. Han 10 minutu inguru itxaron genuen norbait azaltzen zen ikusteko. Inor gerturatu ez zenez, bakarrik joatea erabaki genuen.

Normalean plazan elkartzen garenean erabakitzen dugu buelta nondik egin, Aiztunaldetik, Arbidetik, plaza ingurutik, … Kasu honetan bakarrik ginenez, eliza ingurutik buelta bat ematea pentsatu genuen eta ordu erdi inguru pasa genuen.

Pena bat izan zen inor ez zela agertu eta bakarrik egin genuen ibilbidea. Aurreko kasuetan jendea azaldu zen eta hobeto pasa genuen elkarrekin hitz-eginez. Adibidez azken ibilaldia egin genuenean aitona-amonen konpainiarekin.

Asteartean ateratako argazkiak hauek dira:

 




 OSO ONDO PASA GENUEN!!