2015/06/19

BUKAERAKO AGURRAK

Doinua: Badira hiru aste


Bi urte genitula iritsi
ginen eskola hontara
Haur Hezkuntzatik 6. maila
ilusioz egon gara
nahiz eta hurrengo kurtson joan
Beastitik Tolosara
Muñagorri eskolarekin gu
beti oroituko gara.

Eskerrik asko bene benetan
entzuteagatik adi
jaialdi hau preparatzen bota
degu hamaika izardi
eskerrak irakasle guztiei
baita ere Bixenteri
Gu DBHra goaz aurki 
eta denok pozik segi.

Txikitatik etorri ginen gu
Beastiko eskolara
ohartzerako iritsi gara
aurten 6. mailara
DBHn ere gu zuekin
maiz gogoratuko gara
agur Muñagorriko lagunak
muxu eta besarkada.