2013/11/29

EUSKARAREN TAMAINA

Jende askok uste du Euskara desagertzeko zorian dagoela, baina dokumentu honi esker, jakin dugu ez dela hala. Aupa Euskara!

2013/11/21

EUROPA

Iparraldean
Itsaso Artikoa
Ekialdean
Kaspiar Itsasoa
Mendebaldean
dago Atlantikoa
Hegoaldean
Mediterraneoa.

 Begira Europari
gure lirraldeari
itsaso eta mendi
penintsula ugari
uharte eta hiri.
Begiratu mapari
ikusi eta ikasi
elkarrekin kantari.
  
Iparraldean...
  
Albanian Tirana
Hungarian Budapest
Bulgarian Sofia
Islandia Reykjavik
Finlandian Helsinki
dakienak badaki
Alemanian Berlin
eta Irlandan Dublin.

Iparraldean... 

Joxean Ormazabal

Saioa


EUROPAKO IBAIAK ETA AINTZIRAK


 Europako ibaiak, beste kontinetekoeekin konparatuta, oso motzak dira eta, emari handikoak ere ez. Ibaiak lau taldeetan sailkatzen dira isurtzen diren ozeano eta itsasoen arabera.
OZEANO ARTIKOAN ITSASORATZEN DIRENAK: Europako ekialdeko ordoki zabalak zeharkatzen dituzte.
OZEANO ATLANTIKOAN ITSASORATZEN DIRENAK: Europako ordokiak zeharkatzen dituzte eta ur-emari nahiko erregularra dute.
MEDITERRANEOAN ITSASORATZEN DIRENAK: Lurralde askoz menditsuagoak zeharkatzen dituzte.
ITSASO BELTZEAN ETA KASPIAR ITSASOAN ITSASORATZEN DIRENAK: Europako ibai luzeenetakoak dira, malda txikikoak eta nabigagarriak dira.

Europan badaude aintzirak ere, baina, txikiak eta ez oso sakonak. Gehienak Europako iparraldean daude, beste batzuk Alpeetan daude eta besteak Europako erdialdean eta ekialdean.

2013/11/20

PROYECTO SOLIDARIO DE "PINTO" (segundo portero del Barcelona)

José Manuel Pinto, portero del F.C. Barcelona y productor musical, ha creado un proyecto solidario para ayudar a los niños y mayores que pasan mucho tiempo hospitalizados. El proyecto se llama " Ve a por tus sueños", consiste en un concurso de música en el que Pinto ha creado una melodía (muy bonita) el sólo, utilizando diferentes instrumentos de música y con su cuerpo. Los participantes utilizando esa melodía, tienen que contribuir con la letra u otros instrumentos. Seleccionarán entre 3 y 6 semifinalistas para crear el single final. El dinero que recauden será para la ONG "PALLAPUPAS".
Esto es a lo que se dedica esta ONG.
Este es el video en el que Pinto explica su proyecto. Aquí tenéis la melodía que Pinto ha compuesto. A nosotros nos ha gustado mucho.

2013/11/19

BEGIETARA BEGIRA

Aste honetako kanta (azaroaren 4-tik 9-ra) "Begietara begira" da eta Vendetta taldearena da. Oso kanta polita da eta animatu zaitezte ikustera!!!! Beno, ea hurrengo kanta ere hau bezain polita den!! Hemen behean dago, kanta honen bideoa. Ea gustatzen zaizuen!!! IOSU

2013/11/05

UDALARI EGINDAKO ESKAERA

Gu Berastegiko eskolako 6.mailako ikasleek pentsatu dugu, gure eskola aurrean dagoen jolas lekuan, alde gorrian margotu nahi dugula jolas batzuk egiteko: txingoan ibiltzeko laukia, txapa jokuko zirkuitua, etb.

Guk pentsatu genuen, Udaletxeko ardura denez, eskaera Udaletxera eramatea eta orain beraien erantzunaren zain gaude lanean hasteko. OIER I.


2013/11/04

TXOKO BERDEA



Aurtengo gaia A21-ean ENERGIA da eta txoko berdean jarriko ditugu horri buruz egindako lanak, jadanik energiari buruzko  marrazki eta esaldi batzuk jarri ditugu. Gai honetan argia, energia, kutsadura, elektrizitatea,... landuko ditugu. Agenda 21-eko ikasleen arduradunak (Aimar, Oier, Arkaitz.G eta Urko) musika gelan hitzaldi bat eman ziguten aurtengo gaia, hau da, energia nola zaindu behar genuen hobeto jakiteko. Gero beraiek lan bat proposatu ziguten, maila guztiak taldeka marrazki bat eta testu bat egin behar genuen eta txoko berdean jarri genituen. Txoko berdean gero eta gauza gehiago jarriko ditugu energiari buruz. ONDO ZAINDU ENERGIA!!! IOSU



AZOKA IRABAZI DUGU!!!


Guk 6.mailakoek XV. azokako posturik onenaren saria lortu genuen. Goizean 10:00etarako ia frontoiean geunden gauzak prestatzeko bakoitzak bere gauzak jartzeko: Tartak, bizkotxoak, kalabaza, eskulanak… 11:00etan hasi ginen gauzak saltzen eta den-dena saldu genuen. Azoka zen bitartean, gu, 6. mailakoak, gazta eta arroz-esneak banatzen egon ginen. Bukatu zenean denok agertokiaren ondoan jarri ginen, eta sari guztiak banatu zituzten. 6.maila esan zutenean gu agertokira igo ginen saria jasotzera. Diploma eder bat eta 100€ eman zizkiguten. EGOITZ

2013/11/01

AZOKA



Azken urteetan ohitura dugun bezala, aurten ere KULTUR ASTEAren barruan azaroaren 3an AZOKA EGUNA ospatuko dugu. Hau dela eta, idatzi honen bidez parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu guztioi.
Eguraldiaren arabera, frontoian edo futbol zelaian egingo dugu. Goizeko 11:00etan hasiko da eta tartean jarduera nagusi hauek izango ditugu:

·                          XXII. GAZTA LEHIAKETA
·                          XV. POSTU LEHIAKETA
·                          XI. ARGAZKI LEHIAKETA
·                          VII. ANIMALI ERAKUSKETA
·                           VI. ARDI-AHARI ETA BILDOTS LEHIAKETA
·                           IV. BARATZE LEHIAKETA 
 EGOITZ