2011/12/21

FUTBOLARI BASATIAK FELIX URAKANA

IDAZLEA: Jochim Masannek
ITZULTZAILEA: Nuria Sebrango
MARRAZKILARIA: Jan Birck
ARGITALETXEA: Gero
LABURPENA: Ikaskide berri bat iritsi da Felixen gelara. Rocce da, Municheko Bayernen jolasten duen futbolari baten semea. Beso zabalik hartu dute denek. Denek, Felixek izan ezik, harroputz hutsa dela pentsatzen baitu. Baina Roccek edonor konbentzitzen du futbolean hartzen denean eta Futbolari Basatiekin jolastu nahi du, kosta ahala kosta. Hala ere, bat-batean ez da gehiago entrenamendura joaten, aitak debekatu egin baitio etorkizunik ez duen talde bateko kide izatea. Bere seme Roccek, Bayernen jolastu behar du! Basatiak haserretu egiten dira eta gogoz ekiten diote lanari. Gainera gogor entrenatzen dute Bayerni erronka luzatzeko!
MADDI

MAMU-HEZLEA

Idazlea: Ana María Machado
Marrazkilaria: María Luisa Torcida
Argitaletxea: Ikasmina
Bilduma: Baporea
Laburpena: Gure protagonista, Sergio da. Oso ausarta da baina batzuetan beldurtia. Gau batean lotara joan zen, kanpoko zuhaitzen itzalak ikusi zituen eta mamu bat zela pentsatu zuen. Orduan, mamuari esan zion:
- Aizu, joaten ez bazara, beste mamu bati esango diot etortzeko zu beldurtzeko.
Mamuak ez zion kasurik egin eta horregatik begiak itxi eta ireki zituen eta beste mamu bat agertu zen. Berdina esan zion mamuari eta hori behin eta berriz, behin eta berriz, mamu barregarriak agertu arte.
KRISTEN

FUTBOLARI BASATIAK, JULI DEFENSA ONENA

EGILEA: Joachim Masann.
MARRAZKILARIA: Jan Birck
ARGITALETXEA: GERO EUSKAL LIBURUAK
LABURPENA:
Oporren ondoren, futbolari basatiek hiru ezusteko izango dituzte. Lehenengoa, beraien entrenatzeko zelaia, jada ez da entrenatzeko zelaia izango, benetako estadio bat baizik! Bigarrena, Willi entrenatzaileak foku hipermegamundialak jarri ditu! Eta hirugarrena, basatiek liga batean jokatuko dute. Guztiak harro-harro daude, noski, eta Juliri izugarri gustatuko litzaioke aitari hori guztia kontatzea. baina aita ez dago berarekin eta ez daki non bizi den. Hura bilatzen ari dela, Michi lodikotearekin eta haren lagunekin egiten du topo. Horiek xantaia egiten saiatzen dira, baina, jakina, adiskideen babesa dauka eta Michi lodikoteari erronka luzatzen diote: Cameloteko borroka basatian dena edo ezer ez!
MIREIA

AITATEGIA

Egilea: Dennis Whelehan
Marrazkilaria: Tim Archolld
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Paper Txoriak
Laburpena: Jaime bere aitarekin haserre dago. Beti presaka dabil eta dena ahazten zaio. Bere lagun batek, Elenak Aitategi bat dagoela esan dio eta non dagoen kontatu dio. Maileguan nahi dituen aita guztiak atera ditzazkela, liburutegiko liburuak bezela. Edozein aita dago aitategian: Aita Kirolaria, aita Azkarra, aita Atsegina, aita Antolatzailea…
LEIRE

JUDY MOODY ETORKIZUN-IGARLE

Idazlea: Megan Mc Donald.
Marrazkiak: Peter H.Reynolds.
Itzultzaileak: Koldo Biguri eta Lurdes Auzmendi.
Bilduma: Judy Moody.
Argitaletxea: Gero euskal liburuak.
Laburpena: Judy Moodyk umorearen eraztun bat dauka. Eraztunak super botere bereziak dauzka eta Judyk horietaz baliatu nahi du etorkizuna igartzeko. Bere gelakoek benetako botereak dituen jakin nahi dute. Judy Moody edo bestela Madameren arabera, Zapotxo berriz agertuko da, 10 bat aterako du ortografia azterketan, eta Todd jaunak ekarri dituen betaurreko berriak dauzka.
ANE

2011/12/02

'Euskararen jatorria: enigma europar bat'

"Euskararen jatorria: enigma europar bat" Hasier Etxeberriak zuzendutako dokumentala da, nazioarteko 15 aditu eta hizkuntzalari elkarrizketatu dituzte. Euskarari buruz egin izan ditugun galderei erantzuna emango diete, gure hizkuntzaren jatorria argitu nahian. ETB1ek eskainita, orain munduororentzat ikusgai da sarean.

2011/11/22

2. TXOKO – TXURIA "Gu ere zerbait bagara eta!" gaiarena

Lehenengo gaian bezela, bigarrenean ere, Txoko - Txuria egin dugu. Gai hau “Gu ere zerbait bagara eta”, Europari buruzkoa da. Beraz, gure Txoko – Txurian Europako herrialdeetako gauzak ekarri ditugu: txanponak eta bileteak, eskubideei buruzko karpeta bat, Errusiako Matrioskak, Asturiaseko egurrezko zapatak, Pariseko postalak, Eiffel dorrea, Herbehereako zapatilak, Londreseko arkatza, Portugaleko boligrafoa, Europako mapa fisikoa eta politikoa,...
Horrelaxe apaindu dugu gure Txoko – Txuria.

2011/11/20

Azaroak 20: HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, haurren eskubideak onartu zituen 1989ko konbentzioa oroitzeko.

Milaka umeek beraien eguna dela ere ez dute jakingo, lanean jarraituko dute, gaixo edota gosez hiltzeko bidean. Gure gizartean bizi diren umeen eskubideak baino ez gara aldarrikatzen ari. Ondo dago lehen munduko umeen eskubideak aldarrikatzea, izan ere, uste duguna baino ume gehiagok dituzte arazoak miragarria dirudien mendebalde honetan, baina ez ditzagun ahaztu heldu esplotatu bezala bizitzera kondenatuak izan diren haur guztiak, ez dezagun ahaztu euren sufrimendua... beraiek, hemengo haurren balio berbera baitute, askotan kontrakoa dirudien arren.

2011/11/14

KULTUR ASTEA

KULTUR ASTEA azaroaren 3tik 13ra izan zen. Urtero izaten da. Kultur astean gauza asko egoten dira: hitzaldiak, pailazoak, herri-jolasak,... Hona hemen egitaraua:

AZAROAK 3: Ipuin kontaketarekin hasi zen kultur astea. 21:00etan topari buruzko hitzaldia egon zen.

AZAROAK 4: Eguna hasteko herri-kirolak egin genituen. Iluntzean, Nafarroako erresumari buruzko konkistari buruzko hitzaldia zegoen.

AZAROAK 5: Arroz esne lehiaketa izan zen. Ondoren, gaztainak erre genituen afari-merienda egiteko. Afari-merienda bukatu zenean bertso saioa egon zen.

AZAROAK 6: DVD emanaldia egon zen eta bukatzeko txokolatada dastatu genuen frontoian.

AZAROAK 8: Kiropraktikari buruzko hitzaldia eskolako ganbaran.

AZAROAK 10: Gaur egungo egoera ekonomikoari buruzko hitzaldia izan zen aparkaleku azpiko lokalean .

AZAROAK 11: Zelanda Berri bizikletaz famili giroan ikus-entzunezkoa izan zen eskolako ganbaran.

AZAROAK 12: Mus-txapelketa herrikoia izan zen Basurde elkartean. Ondoren teleipuina izan zen. Bukatu zenean, merienda eman ziguten. 19:00etan "Islandia: suzko eta izotzezko lurraldea bizikletaz" ikus-entzunezkoa ganbaran eta azkenik, Leitzako Xagu antzerki taldeari esker “Agur Manhatan” antzerkia eskeini ziguten.

AZAROAK 13: Azoka izan zen eta horren barruan: gazta, ahari, ardi eta bildots, postu, argazki eta baratze lehiaketak. 18:00etan talo jatea edarien laguntzaz.
OSO ONDO PASA GENUEN!!!!!!!!

AZOKA EGUNA

2011ko azaroaren 13an, azoka eguna izan zen. Han, bertako produktuak saldu genituen: barazkiak, gailetak, tartak, pintxoak, palomitak… baita guk egindako eskulan batzuk ere. Kanpoan, animaliak zeuden: txakurrak, oiloak, astoak, ardiak, ahuntzak, poniak… Dena amaitu ondoren, sari banaketa izan zen: Gazta, ardi, ariko, bildots eta argazki lehiaketa. Oso ondo pasa genuen!!!

2011/11/09

1. TXOKO TXURIA "Bilakatu zen bizigai" gaiarena



Aurten, Txanelako lehenengo gaia “Bilakatu zen bizigai” da eta gai horri buruzko gauzak ekartzen ditugu gure TXOKO TXURIRA. Horregatik, ikasten ari garenarekin, lotura dituzten gauzak: harriak, argazkiak, liburuak, marrazkiak, dokumentuak, eskulturak, posterrak, sumendiak,... jarri ditugu.
Ikusten duzuenez, OSO POLITA GERATU ZAIGU!!!



2011/11/07

UHOLDEAK BERASTEGIN



2011ko azaroaren 5ean, larunbata, hasi ziren euriteak Berastegin. Egun osoan euria ez zen gelditu eta hurrengo egunean (azaroak 6, igandea) uholdeak agertu ziren. Eurite horren ondorioz, kalte larriak sortu ziren: belazeak urez beteta zeuden, karreterak itxita, errekek gainezka egin zuten eta Berastegiko irteera A-15 itxi zuten. Eguraldi hau, zoritxarrez, kultur astean gertatu zen.

2011/11/03

JULES VERNE (1828-1905)


Jules Verne idazle ospetsu bat zen. Bere nobela askotan, bidaia da gai nagusia: lehorrez, airez ala itsasoz, ur gainetatik nahiz itsaspetik, askotariko ibilgailuetan egindako bidaia baten harira, protagonistak hainbat abenturetan murgiltzen dira.
Jules Vernaren nobela ezagunenak hauek dira:
  • Lurraren bihotzeraino.
  • 20.000 legoako bidaia ur azpitik.
  • Munduaren azken muturreko faroa.
  • Munduari itzulia 80 egunetan.

``MUNDUARI ITZULIA 80 EGUNETAN´´nobela, gelan irakurri dugu eta baita pelikula ikusi ere. Liburu honen gai nagusia bidaia da eta Jules Verneren ezagunetarikoa da. Oso liburu polita iruditu zaigu eta irakurtzeko gomendagarria da.

2011/10/24

CONSUMOPOLIS


Guk, J. A. Muñagorri eskolako 6. mailako ikasleak, Consumopoliseko lehiaketa batean parte hartzen ari gara. Hiru talde egin ditugu, bost pertsonekoak. Eta talde bakoitzak bere izena asmatu du, gure gelako izenak hauexek dira: Mikel S. , Leire, Eneko, Kristen eta Ametzen taldearen izena, “Lakem” da. Mattin, Goizane, Beñat, Maddi eta Naitzeren taldeak, berriz, “Basapiztiak” izena du. Ane, Mikel P. , Mireia, Julen eta Uxueren taldeak “Tren Txiki” izena du.
Consumopolis kontsumo arduretsuari buruzko informazioa eta jarduerak biltzen dituen lekua da. Consumopolisen helburu nagusia guraso, ume eta irakasleei egungo eta etorkizuneko kontsumitzaileen garapenean laguntzen duen tresna praktikoa eta dinamikoa eskaintzea da.
Ikasteko aproposa eta dibertigarria da!

2011/10/19

HAITZULOEN AURKEZPENA

Txanelako 1. gaia “Bilakatu zen bizigai”, haitzuloiei buruzko gauzak ikasi genituen. Horregatik, 2011ko urriaren 18an, Arantxa eta Jose Luis haitzuloen aurkezpena egitera etorri ziren gure gelara. Aurrena, Berastegiko haitzuloen argazkiak erakutsi zizkiguten: estalagmitak, estalaktitak eta habeak ikusi ondoren, simekin jarraitu genuen eta bukatzeko mina zuloak erakutsi zizkiguten.



2011/10/07

PAGOETARA IRTEERA

2011ko urriaren 6an, osteguna, Pagoetako Parke Naturalera joan ginen. LH-ko 4, 5. eta 6.mailako ikasleak joan ginen autobusez, goizeko 9:00tan aterata Berastegiko plazatik.
Aiara iritsi ginenean, bi monitorek gure zai zeuden. Bi talde egin eta segituan abiatu ginen, berandu genbiltzalako. Taldeak, 4. eta 5.mailak eta 6. maila izan ziren.
Gure artean ere talde txikietan banatu gintuzten. Talde bakoitzarentzat, zinta bat, mapa bat eta kartel bat eman zizkiguten, bertan ikus zitezkeen Pagoetako animaliak eta landareak.
Helburua baserri polit batera iristea zen eta hara iristeko, bidean zehar, galderak egiten zizkiguten eta ondo erantzuten genituen bakoitzean, domina bat ematen ziguten eta aurrera jarraitzen genuen. Bidean biodibertsitatea aztertzeko aukera izan genuen. 

Behin baserrira iritsita, fitxa bat bete genuen Pagoetako sekretua zein zen jakiteko. Ondoren bazkaldu egin genuen eta gero, pixka bat jolastu eta autobusera abiatu ginen Berastegira etortzeko.

2011/09/16

GAZTELUKO BIDAIA


2011ko irailaren 15ean, Gaztelura joan ginen, LH – ko  ikasle guztiak. Berastegitik oinez abiatu eta mendietatik ibiliz Gazteluraino iritsi ginen. Bidean, hamaiketakoa jan genuen. Hamabi eta erdiak aldera Gaztelura iritsi ginen eta hango frontoiean jolastu genuen. Gure irakasleek jolasak eraman zituzten eta haiei esker ez ginen aspertu.
Bazkaltzen ari ginenean  txakur handi bat azaldu zitzaigun eta ume guztiak zirikatzen zebiltzanez, irakasle batek txakurra lotu zuen soka batekin. Intxaurrak zeudenez, azokarako bildu genituen. Jolastu ondoren, bi autobus etorri ziren gure bila, Berastegira bueltatzeko.
EGUN EDERRA PASA GENUEN!!!

2011/09/12

GURE TALDEA


Gu J.A.Muñagorri eskolako 6. mailako taldea gara, 15 ikasle eta andereño bat (9 neska eta 7 mutil). Gure izenak: Beñat, Mattin, Julen, Ametz, Eneko, Mikel, Leire, Kristen, Naitze, Maddi, Mikel, Uxue, Goizane, Mireia, Ane eta Ana dira.
Ikasturte honetan gauza asko ikasi eta jarriko ditugu blog honetan: ekintzak, irteerak…