2013/01/15

GURE GORPUTZA

Hezur eta haragi
bi hanken gainean
joan eta etorri
gorputza ibiltari

Garezur azpitik heste gorriraino
hodi bat doa:faringea.
Eta trakearen hasieran dago
ahots-kordekin laringea.
Bihotzeko giharren uzkurdurari
deitzen diote sistolea.

Hezur eta haragi...

Diastole, sistole, laringe, faringe,
burmuinak, plaketak, trakea.
Globulu gorriak, globulu zuriak
zerebeloa,meningea.
Ondo dago gorputz atelen izenak
den-denak buruz ikastea.
Baina askoz beharrezkoagoa da
gure osasuna zaintzea.

Hezur eta haragi...

NAROA O.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina