2012/06/21

AZKEN EGUNA


HABANERA
Jaialdi hau guretzako
izan da oso berezia
6. maila bukatu
dugulako berez ia
hau zen eskola honetan
gure azken jaialdia
eta bi gauza ditugu
pena eta poz handia
gure betiko eskola
uzteko ordua iritsia
gure eskerrak ta agurra
duzuenez merezia
ikaskide, irakasle
eta eskola guztia
ez dugu inoiz ahaztuko
zuengandik ikasia.

2011-2012 ikasturteko 6. mailakoak

2012/06/10

BERAKATZ ZOPA

EGILEA: Antton Irusta
MARRAZKILARIA: Enrique Morente
ARGITALETXEA: GERO
LABURPENA: Martintxo soldadua, erbestetik zetorren izugarrizko gosearekin. Herri batera hurbilduz etxe bat ikusi eta atea jo zuen. Martintxok ea janaririk ba ote zuen galdetu zion, eta gizonak ezetz esan zion, etxean asko zirela eta janaria justu-justu iristen omen zitzaien. Baina Martintxok ez zuen etsi, beste etxe batera joan zen.
Martintxok atea jo eta galdetu zuen ea lapiko zaharrik ba ote zuten, andreak baietz esan eta lapikoa eman zion. Martintxok poz-pozik joan zen plazara berakatz zopa egitera. Ume batzuk lagundu zioten osagaiak aurkitzen. Berakatz zopa egin bitartean ipuin bat kontatu zien. Zopa egindakoan herriko jende guztia plazara joan zen berakatz zopa dastatzera. Hortik aurrera gure soldadua herritar bat bezala hartu zuten.  AMETZ