2015/04/28

IRAKASLEAK KONTU KONTARI!!!

Pasa den astean, Dabid eta Oiartzak, ipuinak eta bizipenak kontatu zizkiguten. Dabidek "Morroi azkarraren" ipuina kontatu zigun eta baita txiste bat ere.


Eta Oiartzak, berriz, Andorrara egin zuen bidaiari buruz hitzegin zigun. Mushing izeneko kirola egin zutenekoa.

2015/04/23

GOSARI OSASUNTSUA



Asteartean, eskolan, 5. eta 6. mailakoek Gosari Osasuntsua eduki genuen. Etxetik gosaldu gabe etorri ginen. Aurrena, 5. mailakoak gure gelara etorri ziren eta denok batera, gure eguneroko gosariari buruzko inkesta bat bete genuen eta gure erantzunak aztertu genituen. Ondoren, power point bat ikusi genuen non bertan, azaltzen zen nola gosaldu behar dugun, zenbat denbora eskaini behar diogun eta zer gosaldu behar dugun, gure egunerokotasunean indarra eta energia hartzeko. Jarraian, bideo bat ikusi genuen eta ondo bukatzeko, gosari eder bat egin genuen.

2015/04/20

IRATXEREKIN YOGA IKASTEN


Gaur, eguerdiko 12:00etan, Iratxe eskolara etorri zaigu Yoga egiten erakustera. Ordu erdi batean hainbat gauza erakutsi dizkigu: ikasteko, kozentratzeko, lasaitzeko eta ondo sentitzeko teknikak, zuhaitzaren postura, igelarena, sugearena, txakurrarena, tximeletarena eta eguzkiaren agurra ere bai.
Oso gustora egon gara eta berriro etortzeko nahiko genuke. Eskerrik asko, Iratxe, erakutsi diguzun guztiagatik!!!







2015/04/13

HERRI TXIKI INFERNU HANDI BERASTEGIN!!!



Herri txiki infernu handi EITB 1en igandero botatzen duten programa bat da. Aurkezleak Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi dira. Herri txikiak bisitatzen ibiltzen dira. Eta Berastegira ere etorri ziren grabatzera, jendeari elkarrizketak egiten aritu ziren egun osoan. Handik egun batzuetara, frontoian bota zituzten herrian zehar egindako grabazioak. Saioaren tartean, Sebastian Lizasok herriari buruzko bertsoak bota zituen. Eta atzo, apirilaren 12an, telebistan bota zuten. Hona hemen saioaren grabaketa. Ea gustatzen zaizuen!!!