2015/03/27

TAPOI BILKETA


Aurten esan genizuen bezala, tapoiak pisatzen ditugu. Irailetik martxora guztira 53,65kg lortu ditugu! Eskerrik asko tapoiak biltzen dituzuen guztiei, kaxara bota dituzuen guztiei, zuei esker gaixotasuna duten umeei lagundu ahalko diegu. BMB.

ESPERIMENTUAK

Txanelako 3. gaian “Giza Gorputza” landu dugu eta horren inguruan esperimentu batzuk egin ditugu:
- Fonendoskopioa edo estetoskopioarekin bihotzaren taupadak entzun.
- Pultsometroarekin (sistolea, diastolea eta pultsua) neurtu.
- Oximetro digitalarekin odolean dugun oxigenoa neurtu.

Ondoren esperimentu bakoitzeko datuekin bataz bestekoa kalkulatu dugu. TERTULIALARIAK.


Bihotz-erritmoaren ikerketa (atsedenean)


IKASLEAK
SISTOLEA
DIASTOLEA
PULTSUA
1
115
68
78
2
123
68
81
3
117
66
87
4
117
65
89
5
114
70
93
6
114
66
75
7
133
78
89
8
91
52
81
9
101
58
80
10
117
70
71
11
91
70
102
12
122
69
96
13
104
71
91
14
126
69
64
15
103
67
76
16
100
59
76
17
111
63
69
18
109
69
72
19
102
83
68
Bataz bestekoa (zenbaki osoa)
111
67
80


Bihotz-erritmoaren ikerketa (10 salto egin ondoren)

IKASLEAK
SISTOLEA
DIASTOLEA
PULTSUA
1
111
58
89
2
114
74
101
3
123
74
112
4
113
69
103
5
130
84
120
6
111
72
76
7
125
77
98
8
130
61
123
9
121
67
81
10
114
77
87
11
120
84
134
12
123
69
106
13
114
73
98
14
120
77
72
15
112
66
81
16
103
58
85
17
109
68
101
18
117
68
73
19
104
86
93
BATAZ BESTEKOA (zenbaki osoa)
116
71
96

2015/03/16

GRAFIKOAK

Txanelako 4. gaian “Lana eginez goaz aurrera” industria iraultza lantzen ari gara, eta diagramak edo grafikoekin trebatuko gara Create a graph aplikazioarekin. Egin dugun aurreneko grafikoa 1850. urtean Europan izandako burdin ekoizpenarena izan da. TERTULIALARIAK TALDEA.





TALDE PLANAK BETETZEN



Hiruhilabete honetan Ikaskuntza Kooperatiboko taldeak aldatu genituen, eta talde plana egitea tokatzen zitzaigun. Bertan, talde bakoitzaren azala, norbanakako talde plana, talde plangintza, norbanakako taldeko helburuak bete genituen. Bakoitzak ardura bat bete behar genuen: Idazkaria, Koordinatzailea, Materialaren arduraduna eta Bozeramailea. TALDEA: Iratxo Azkarrak.

2015eko ESKOLA TXIKITAKO KIROL TOPAKETAK

Martxoaren 6an, ostirala, Tolosako Berazubi atletismo pistara joan ginen, Eskola Txikien Kirol-topaketak ospatzera. Eskolatik ikasle bakoitza zenbaki batekin joan ginen. Bertan, taldeak osatu genituen herri desberdinetako neska-mutilekin. Atletismoko pistan kirol hauek zeuden: lokotxak biltzen, hesiak, zaku lasterketa, 60m korrika, txingak eta 100m korrika.

Bestalde, jolas hauek zeuden: Paraxuta, baloi eseria, brilet, sokatira, pisu-jaurtiketa eta luzera-jauzia. Hasieran, 2. ziklokoek jokoak egin zituzten eta bitartean, 3. ziklokoak atletismoko pistan zeuden. Gero hamaiketakoa egin genuen eta ondoren, 2. ziklokoak atletismoko pistan ibili ziren eta 3. ziklokoak jolasetan ibili ginen. Amaitzeko autobusa hartu genuen eta Berastegi aldera abiatu ginen. BMB taldea.


G+

Orain dela gutxi, gmailek eskaintzen duen G+ aplikazioa erabiltzen hasi gara, bertan talde lanean lana egiteko aukera ematen digu. Andereñoek 6. mailako talde bat sortu dute. Bertan, eskolan lantzen duguna irakasleek galdetu egiten digute, guk erantzuten dugu eta ulertzen ez duguna gure artean argitzen dugu. Hori erabiliz lortu nahi duguna da, beste modu batera lan egiten ikastea. BBET taldea.

2015/03/05

HERBEHEREAK

Txanelako 2. gaian Europako herrialdeak landu genituen. Gure andereñoak proposatu zigun herrialde bati buruzko aurkezpena egitea. Guk “5 bihurriak” Herbehereena egin genuen.

Aurkezpen horretan datu hauek azaltzen dira: hiriburua, jentilizioa, biztanleria, biztanle dentsitatea, hizkuntza, kokapena, lur-eremua, koordenatu geografikoak, klima eta paisaia, erliebea, bandera eta armarria, dirua, janaria eta edaria, eraikuntza ospetsuak, animaliak, datu interesgarriak eta kirolak. Espero dugu aurkezpen hau ikusten animatzea.

SUEDIA


Gu Lau Euskaltzale taldea gara. Aurkezpen bat egin dugu Suediari (Stockholm) buruz, 2.  gaiaren proiektua power point hau egitea proposatzen digulako. Hiri polita iruditu zitzaigun aurkezpena egiteko. Saiatu gara ahaleginak egiten informazio hoberena jartzen zuentzako. Espero dugu gure informazioa baliagarria izatea. YULEN, HAIMAR, IRUNE ETA NAIARA

SUITZA


Gu 6. Mailako ikasleak gara, Espezialista taldekoak, eta Suitza herrialdeari buruzko aurkezpen bat egin dugu. Bertan gauza hauek agertzen dira: Azala, hiriburua, jentilizioa, biztanle dentsitatea, lur eremua, kokapena, erliebea, ezaugarri geografikoak, klima eta paisaia, bandera eta armarria, hizkuntzak, dirua, janaria, eraikuntza ospetsuak, kirolak, animaliak eta amaiera. Espero dugu gustatzea eta ikustera animatzea!!!