2013/01/14

EGUBERRIETAKO JAIALDIRAKO BERTSOAK



Gabonak iritsita
denok ilusioz
Olentzeron oparik
jasotzeko gogoz
txintxo portatuz gero
opariak datoz
gaizki portatuz gero
ikatza disgustoz.

Horra, horra,
ze jende jatorra
jaialdia ikusten
zaudete gustora
Olentzero badator
gaur gure ondora
ta zapatak garbitzen
hasi beharko da.

Gabonak heldu dira
haiekin mahatsak
txintxo txintxo portatu
ez izan gaiztoak
pinuaz ta jaiotzaz
betekoitteu gelak
polit politak jarri
ta bete tripotzak.

Horra, horra…

Laister iritsiko da
urtezahar eguna
krossa ta afaria
egingo deguna
eta nor izango da
aurten txapelduna
Urepeleko kopa
hartuko duena.

Horra, horra…

Korritzen degu krossa
urtezahar egunen
karrera amaitu ta
opariak hemen
eta hamabietan
kanpaiekin baten
mahats asko egoten da
amonaren etxen

Horra, horra… 

Trineokin ibili
eguberrietan
ondo pasa denekin
ibili elur tiran
eta gero lehortu
ta berotu sutan
turroia nahikoa jan
etxera joatean

Horra, horra…

IÑIGO, NAROA Z., SARA eta XUBAN


































































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina