2017/06/21

ORIXERA BISITAN


Atzo, ekainaren 20ean, Orixe institutura bisitan joan ginen.  Hasieran, futbolean eta beste hainbat jolasetan ibili ginen, Berrobiko lagunekin. 10:00etan banatu gintuzten bi taldeetan Berastegi, Berrobi, Albiztur, Bidania, Lizartza eta Tolosako 6. mailako ikasle guztiak Orixeko aurkezpena ikusteko. DBH 1eko ikasleek aurkeztu ziguten. 


Ondoren, talde ezberdinetan banatuta, Gymkana bat egin genuen Orixeko instalazioen inguruan ezagutu ahal izateko. Eta DBH 1 eta 2ko ikasleek gelak erakutsi zizkiguten. 


Oso ondo pasa genuen eta irailean lasaiago joango gara.