2018/06/08

TXORIMALOAK 2ZIRIK!!!


Aste honetan BLOK-TAC proiektuarekin lan egiten aritu gara. Oraingokoa, Txorimaloei buruzkoa da. Proiektu hau, Txorimaloak San Juan Suan erretzeko, Berastegiko ohiturari bultzatzeko egiten dugu. Hainbat jarduera egin ditugu: 
  • 0. Jarduera: Lanaren aurkezpena eta aurrezagutzen errepasoa
Jarduera hau erabili dugu, egin behar duguna jakiteko.
  • 1. Jarduera: Berastegiko Txorimaloen sorrerarekin azalpen testua idatzi.
Hurrengo jardueran, Berastegiko Txorimaloei buruz informazioa bildu eta informazio horrekin, azalpen testu bat osatu dugu. 
  • 2. Jarduera: Txorimaloari botatzeko bertsoa idatzi.
Txorimaloei bertsoak egin dizkiegu.

Doinua: Boneta eta txapela


Txorimaloak egin
eta gero suta
Berastegin horrekin
gaude ohituta
Zuek egongo zeate
nahiko gosetuta
Baina pizzero-ero
dago prestatuta.


Mundu honetan daude
txorimalo asko
Kaily, Pizzero-ero
eta baita Pako
Guk gure herri-hontan
zaituzte maiteko
Eta eskatzen dizeu
inoiz ez juteko.




DOINUA: On ecrit
Txorimalo gehiago ez ditteu ingo

baina beti goatuko deu
afari, dantza, pilota eta parranda
urtero eegingo ditteu.


Berastegin sutara botatzen ditteu
txorimalo eder pilo bat
ohitura hau ez da inoiz galdu behar da

iraun dezala urte mordo bat.


DOINUA: Soldadu sartu nintzan
Gure herri txikian
mila txorimalo
engainatzen gaituzte (txikitin parian baina)
bakar bat dez-dau lo.

Argi ibili zaitez
txorimaloekin
engainatzen gaituzte (txikitin parian baino)
al dute korri egin.

mundu guztitik datoz
aurten beastia
pizzero, mexikano(txikitin parian baina)  
eta hawaii erdia

  • 3. Jarduera: Beste herrialdetan nolakoak egiten dituzten ikertu eta munduko mapan kokatu.
Hainbat herrialdetako txorimaloen ohiturari buruzko informazioa bilatu dugu eta gero, azalpen testu bat idatzi dugu.
  • 4. Jarduera: Beste herrialdetako informazioa ingelesez bildu informazio orria osatuz.
Aurreko jarduerako informazioa, gehi, ondoren aurkitutakoarekin, talde bakoitzak herrialde bati buruzko azalpen testua ingelesez idatzi dugu.
  • 5. Jarduera: Instrukzio testua erabiliz gure txorimaloa nola eraiki idatzi.
Instrukzio testua erabiliz, ikaskuntza kooperatiboko taldeetan, Txorimaloa nola egin idatzi dugu. Ondoren, gelakideei azaldu diegu.


  • 6. Jarduera: Txorimaloa diseinatu eta kostua kalkulatu.
Oraingo jardueran, matematika praktikatu dugu, talde bakoitzeko txorimaloak izango duen kostua jakiteko.



  • 7. Jarduera: Aurkezpena antolatzen eta burutzen.
Talde kooperatiboetan, DRIVEko aplikazioa erabiliz, aurkezpenak prestatu ditugu, ondoren talde handian azaltzeko.


  • 8. Jarduera: Portfolioa prestatzen.
Bukatzeko, talde bakoitzak bere porfolioa osatu du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina