2017/05/05

KONTU KONTARI: ZALDUNE BORDAN


Maiatzaren  4ean (ostegunean), 14:30etan eskolatik oinez Mikel Garmendiaren bordara (Zaldune bordara) abiatu ginen. Gutxi gora behera, 20 minutu edo gehiago behar izan genituen Zaldune bordara iristeko. Eguraldi ederra egin zigun eta denak oso alai geunden bisita egitera gindoazelako eta bordara iritsi ondoren, hainbat gauza egin genituelako.    

Lehenengo borda inguruko zuhaitzak aztertu genituen ( pagoak, haritzak, sagarrondoak, gereziondoak eta intxaurrondoak) beraien azala, garaiera, hostoen forma, beraien fruituak… Gero, bakoitzak, hiruna pago txiki hartu genituen, bere etxean zaintzeko asmoz.




IMG_20170518_181955.jpg

Pagoak hartu eta gero, ganbarara igo ginen eta bertan, Mikelek eguzki-plakei buruz azalpenak eman zizkigun nola funtzionatzen duten jakin ahal izateko. Hiru eguzki-plakekin hozkailu batentzat, irrati batentzat eta borda inguruan dauden argientzat nahiko argi-indarra lortzeko ahalmena dute.




Ondoren, arrautzak bildu genituen oilotegitik. Gero, urte honetako patatak erakutsi zizkigun eta azkenik, ataka ondoan zituen zuhaitzak erakutsi zizkigun. Baratza ere erakutsi zigun: babak, ilarrak, tomateak...  Ilar gordinak jan genituen! Batzuei ez zitzaizkien gustatu baina beste batzuei bai. Ondoren moztutako pagotxoak hartu eta eskolarantz joan ginen poz-pozik eman zigun azalpenengatik. Eskerrik asko Mikel, Zaldune bordara gonbidatzeagatik! Eta mila esker, oparitu zenizkigun “txupatxusengatik" Mikel!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina