2013/11/04

TXOKO BERDEA



Aurtengo gaia A21-ean ENERGIA da eta txoko berdean jarriko ditugu horri buruz egindako lanak, jadanik energiari buruzko  marrazki eta esaldi batzuk jarri ditugu. Gai honetan argia, energia, kutsadura, elektrizitatea,... landuko ditugu. Agenda 21-eko ikasleen arduradunak (Aimar, Oier, Arkaitz.G eta Urko) musika gelan hitzaldi bat eman ziguten aurtengo gaia, hau da, energia nola zaindu behar genuen hobeto jakiteko. Gero beraiek lan bat proposatu ziguten, maila guztiak taldeka marrazki bat eta testu bat egin behar genuen eta txoko berdean jarri genituen. Txoko berdean gero eta gauza gehiago jarriko ditugu energiari buruz. ONDO ZAINDU ENERGIA!!! IOSU



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina