2013/11/04

AZOKA IRABAZI DUGU!!!


Guk 6.mailakoek XV. azokako posturik onenaren saria lortu genuen. Goizean 10:00etarako ia frontoiean geunden gauzak prestatzeko bakoitzak bere gauzak jartzeko: Tartak, bizkotxoak, kalabaza, eskulanak… 11:00etan hasi ginen gauzak saltzen eta den-dena saldu genuen. Azoka zen bitartean, gu, 6. mailakoak, gazta eta arroz-esneak banatzen egon ginen. Bukatu zenean denok agertokiaren ondoan jarri ginen, eta sari guztiak banatu zituzten. 6.maila esan zutenean gu agertokira igo ginen saria jasotzera. Diploma eder bat eta 100€ eman zizkiguten. EGOITZ

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina