2021/12/09

AZAROAK 25

 

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

 

Azaroaren 25ean EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA izan da, guk eskolan gauza asko egin ditugu, adibidez: Kartelak, Zuhaitzak, marrazkiak...

LH 6 ko ikasleek (guk) zuhaitz bat egin dugu, zuhaitz horretan  guk asmatutako esaldi asko jarri genituen, hostoetan hitz asko jarri genituen, Bixenterekin egindako kopla asko...

Zuhaitzarekin batera kartel bat egin genuen, kartel horretan esaldi bat eta beste hitz asko jarri genituen. Ondoren, gauza guztiak eskolako sarreran jarri genituen.

Lehen aipatu dugun moduan, kopla batzuk ere asmatu genituen gure bertsotako irakaslearekin, Bixenterekin. Arratsaldean 15 min lehenago irten ginen eskolatik asteko abestia eta gure bertsoak abesteko.

Lehenik, gure bertsoak kantatu genituen eta ondoren, “Ezberdin Izatean” abestia kantatu genuen.

3. mailakoak ere eskolaren sarreran, kartel bat jarri zuten, bertan beraien, argazkia eskua aurrean jarrita esaldi bat idatzita zuten. Alboan, eskuan zuten, esaldia idatzita zuten.



 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

https://www.youtube.com/watch?v=yrlO9dDjl14

 

Ohiane eta Nahia M.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina