2016/11/25

EMAKUMEZKOEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, azaroak 25, EMAKUMEZKOEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatu dugu. Gai honen inguruan, blogean, hainbat gauza jarri ditugu. Ea gustatzen zaizkizuen egin ditugun lanak.

Hona hemen gure horma-irudia:




Zergatik ospatzen dugu azaroaren 25ean, EMAKUMEZKOEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA?
Mirabal ahizpen hilketaren ondorioz, mundu guztira zabaldu den egun berezia delako.

Informazio gehiago:
1960ko maiatzaren 18an, Minerva eta Maria Teresa (Mirabal ahizpak), haien senarrekin batera, epaituak izan ziren, errudunak hartuta eta hiru urtekoa kondena ezarri zieten. Hilabete gutxi batzuk pasa ondoren, Trujillok  (diktatorea) ohikoa ez zen agindua eman zuen bi ahizpak kalean libre uzten; senarrek espetxeratuak jarraitu zuten. Mirabal ahizpak orduan haien ohiko aktibitate politikora itzuli ziren. Momentu horretan agintzen zeudenei ez zitzaien gustatu eta beraiekin bukatzea erabaki zuten. Hilketak azaroaren 25ean burutu ziren. Gau horretan Minerva, Maria Teresa eta Patricia ahizpak, beraien senarrak San Felipe gotorlekuaren espetxean bisitatu ondoren, etxerako bidean, militarrek bahitu zituzten. Ondoren, etxe batera eraman zituzten eta hantxe laurak jipoitu zituzten hil arte. Hilketa burututa gorpuekin trafiko istripu bat simulatu zuten.
Hilketak, ondorio larriak izan zituen, Dominikar Errepublikan. Urte bete buruan, Trujillo diktadorea eta genozida bera, atentatu batean metrailatuta, hil zen, 1961ko maiatzaren 30an.

Berdintasunari buruzko kanta: 
Beldurrak Ahaztuta - M-n ezten


Ez dago inoren esku sexu aukera,
guztiok ar edo eme jaiotzen gera,
bizitzeko era,
ez gera atzera,
guziaren gainetik, emakume zera!
Egun guztian langile, iñurrien pare,
ilargiaren argitan bihurtuz maitale,
etxeko neskame,
denborarik gabe,
askotan halabeharrez gizonaren menpe.
Ei! eutsi, izan adore,
kanpoko kolpeek ez zaitzatela eraitsi.
Ei! Eutsi, izan kemena,
nahiz zail izan sarri,
minari barrura sartzen ez behitzat utzi.
Beldurrak ahaztuta,
salatu behar duzuna:
laguna,
denok elkartuta,
uste baino lehenago
berdintasuna.


Zuk "neska bat bezala korri egiten duzula" esaten dizutenean, zer pentsatzen duzu? Bideo hau ikusi ondoren, ea berdin pentsatzen duzun...




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina