2014/10/23

JULES VERNE

Jules Verne idazle frantsesa, Nantesen jaio zen 1828. urtean eta 77 urte zituela, Amiens herrian hil zen. Besteak beste, burtsa lanetan hasi eta munduan zehar bidaiatzen hasi zen. Bidaia hauetan ezagututako lekuetaz baliatuz abentura kontakizunak idazten hasi zen. Hauen arteanezagunenak:

  • Munduari bira 80 egunetan
  • 20.000 legoako bidaia ur azpitik
  • Lurraren bihotzeraino
  • Grant kapitainaren semeak
  • Miguel Strogoff ...


Denak frantsesez idatzita daude. Agatha Christie-ren ondoren, idazle itzuliena da. Zientzia eta asmakizunak asko gustatzen zitzaizkion eta koheteak, helikopteroak, itsaspekoak, misilak, … Bere istorio- etan azaldu ziren gizartean baino lehen. Osasun txarra izan zuen bere bizitza osoan. Diabetikoa zen eta honen ondorioz entzumena eta ikusmena galdu zituen. Bere iloba batek gainera tiro bat egin eta herren utzi zuen. 29 urterekin ezkutuan ezkondu zen, bi alaba zituen emakume alargun batekin. Bere emaztearekin ez zen zoriontsu izan, eta, lau urtetara, Michel bere semeaz haurdun zegoenean, bere emaztea utzi egin zuen. Hetzel argitaratzaileak asko lagundu zion bere bizitzan eta hau hil zenean bere idazteko modua eta istorioak asko aldatu ziren. IRUNE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina