2014/04/08

ERREKA AZTERTZEN

Apirilaren 2an bizikletaz Elduain erreka aztertzera joan ginen. Gauza asko ikertu genituen: Nitratoak, Fosfatoak, pHa…
Gorputz Hezkuntzako saioan joan ginen eta gauza asko ikasi genituen. Zabor pixka bat ere bildu genuen erreka txukunago uzteko. Emaitzen arabera oso garbi zegoen erreka hauexek dira emaitzak:
Uraren kalitatea:
  • Nitratoak: Egokia
  • Fosfatoak: Egokia
  • Tenperatura: 10ºC
  • pHa: 7-8 (egokia)
  • Oxigeno disolbatua: Egokia
Zaborrak, topatutakoa plastikozko ontziak izan ziren eta zabor motari dagokionez plastikoak, egur puskak eta ur botilak.
Ezaugarri fisikoei dagokienez: Gure urak 0,2 m/s-ko abiadura darama eta erreka mantsoa da.
Ur zikinen isuririk ez zegoen. Errekaren zabalera 1-20 metro tartean zegoen eta sakonera 0-50cm tartean.
Ezaugarri kimikoei buruz ez zegoen oliorik ezta materia organikorik ere.

Inguruan landare ezberdin asko ikusi ditugu eta animalia ezberdinen hainbat aztarnak: sator zuloak, jandako hostoak, gotz txikiak…EGOITZ.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina