2014/02/25

ARNASKETA

Airea gas-nahaste bat da, eta nitrogenoa eta oxigenoa ditu bi osagai nagusiak. Ahotik eta sudurzuloetatik hartzen dugun oxigenoa, faringetik, laringetik eta trakeatik barrena biriketaraino iristen da. Sudurretik hartzen dugun arnasa berotu, iragazi eta hezetu egiten da, faringera iritsi aurretik. Airea berotu eta hezetzeko sudur barnean dugun mukosa pituitarioa mintz mehea dago. Mukosa horrek odol-hodi asko ditu eta airea gorputzean daukagu tenperatura egokitzen dio 36,5ºC. Sudurrean ditugun iletxoak, airea sudur zuloetatik sartzen denean zikinkeria iletxoetan gelditzen da eta mukiak sortzen dira. Airea ahotik edo sudurretik sartzen da gure gorputzera. Bi bideak laringean elkartzen dira, eta beherago, faringea daukagu.

Arnas aparatua eta digestio aparatua faringearen goiko aldean komunikatuta daude, eta bi eratara banatzen dira: elikagaiek esofago edo hestegorritik jarraitzen dute, eta airea trakea edo zintzurrestetik, biriketara.  Faringean bidea bitan banatzen da, batetik airea eta bestetik janaria. Bide horiek ez nahasteko, bada kartilagotxo bat epiglotisa: janaria irensten dugunean, airearen bidea ixten du eta arnasa artzean, ireki egiten da. Arnasa hartzea eta irenstea batera egiterakoan pasa liteke janari zati bat trakeara joatea. Horrelakoetan estulka hasten gara eta zatitxoa kanporatu arte. 

Trakea edo zintzurrestea eraztunez osaturiko hodi bat da, eta biriken parean bronkio izeneko bi adarretan banatzen da. Pleura mintzak biltzen ditu birikak, kanpoko erasoetatik babestuz. Gas-trukea albeoloetan gertatzen da. Albeoloak odol-kapilarrez inguraturik daude, eta oso mintz iragazkorra dutenez, oxigenoa albeoloetatik odolera pasatzen da. Zeluletan mantenugaiak erretzen sortuko karbono dioxidoa odoleko globuxka gorrietatik askatu eta albeoloetara pasatzen da. Albeoloetara pasatutako karbono dioxido hori, kanporatu egiten dugu arnasa botatzean. SAIOA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina