2014/01/24

VITRUVIOAREN GIZONA



Leonardo da Vinci (1452-1519) Toskanako Pizkundeko arkitekto, musikari, asmatzaile, ingeniari, eskultore eta margolaria izan zen. Bere bizitzan zehar, arte lan asko egin zituen eta horietako bat gure Txanelako 3. gaiko azalean agertzen da.
Gure irakasleak horri buruzko ikerketa bat egin behar genuela esan zigun eta halaxe egin genuen. Ikerketa horri esker orain badakigu “VITRUVIOAREN GIZONA” dela eta Leonardo da Vincik, bere obran “Estudio de la anatomía” delakoan egin zuela, Marko Vitruvioren ikerketetan oinarrituta. Marko Vitruvio (K. a. 80/70 inguru - K. a. 25) arkitekto, ingeniari eta idazle erromatarra izan zen, De architectura libri decem idatzi zuen liburuagatik ezaguna da.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina