2013/12/20

Gabonen inguruko esaera zaharrak

 
1. Abendua jai huts eta gau huts.
2. Urte zaharra bukatzean, saguzaharra burduntzian.
3. Sua! Gabonetan txapan eta San Juanetan plazan
4. Eguarrietan eguzkia; Pazkoetan elurra.
5. Eguarri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei
hilabeteak halako.
6. Eguberri argi, lastotsu ogi.
7. Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu.
8. Eguberri, arimak ere berri.
9. Eguberri berri, nik atorra berri; maukarik ez, ajolik ez.
10. Eguberri, eroak igerri, zohiek ere larri.
11. Eguberri ilunetan soroetan gari asko.
12. Eguberriko aro beroak, Bazkokoz histen.
13. Eguberrirainoko larrazkena, Pazko arteko neguaren ama.
14. Eguberriz itzalketa dabilanak bilatuko du Pazkoz supazterra.
15. Eguberriz ulitzak... kasu! Ikusiko dituzu Pazkoz horma ziriak.
16. Hau da gure olentzero Gabonetako erregetxo.
17. Eguberriz leihoan, bazkoz sutondoan.
18. Eguberri ilargiarekin, artzaina axuriekin.
19. Eguberritan eguzkia, bazkotan elurra.
20. Eguberritan ilbera, inauteriz ilberri.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina