2012/11/27

Errealeko Amets Bat ekintzan parte hartuko dugu!!!


Abenduaren 4an, "Amets Bat" ekintzan parte hartuko dugu. Zubietara joango gara, instalazioak ezagutuko ditugu, entrenamendu txiki bat egin eta lehen taldearen entrenamendua ikusiko dugula esan digute. Gero Realeko bi jokalariekin hitzegiteko aukera izango dugu. Goiza Zubietan pasa ondoren, arratsaldean, Eureka! Zientzia Museoara joango gara. Bertan bazkaldu eta museoa ikusiko dugu.
Realak Ligako partida jokatzen duen egunean, Anoetara gonbidatutako ikasleek partida ikusi ahal izango dugu gure gurasoekin. Eta hori gutxi izango balitz, aukeratutako hamaika neska-mutilak jokalariekin batera zelairatuko dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina