2012/01/13

OTTOLINE ETA KATEME HORIA

IDAZLEA: Chris Riddell
MARRAZKILARIA: Chris Riddell
ITZULTZAILEA: Aitor Arana
ARGITALETXEA: Ibaizabal
BILDUMA: Ottoline
LABURPENA: Ottoline neskatxa bat da, nahiko berezia. Bere gurasoei asko gustatzen zaie bidaiatzea eta ia beti kanpoan daude. Postal asko bidaltzen dizkie Ottolineri. Hala ere, Ottoline ez da bakarrik bizi, Munroe jaunarekin bizi da. Ottolineren etxea izugarria da eta bertan bilduma asko ditu, postalena, zapatilena… Beraiek bizi diren hirian oso handia da, eta azken aldi honetan lapurreta asko gertatzen ari dira, bitxiak lapurtzen dituzte. Txakurrak ere desagertzen hasi dira. Ottolinek eta Munroe jauna txakurrak saltzen zituzten leku batera joan ziren eta txirrina jo aurretik leihora begiratu zutenean, han zeuden desagertu ziren txakur guztiak, baita kateme hori bat ere, agintzen zuena. Ottolinek eta Munroe jaunak plan bat prestatu zuten, hurrengo egunean martxan jarri zuten eta dena ondo atera zen. Txakurrak beraien jabeekin itzuli ziren eta txakurren jabeak bitxiak berriro berreskuratu zituzten.
NAITZE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina