BERASTEGI

BERASTEGI
BERASTEGI (GIPUZKOA) LOBO ALTUNA

2013/01/28

BERASTEGIKO INAUTERIAK


Aurten eskolako mozorroa ez da gai baten inguruan izango, lehengo inauteritara bueltatu nahi da eta etxean daukagun arropa zaharrak jantziko ditugu. 

Otsailaren 1ean:
- 14:30etatik 16:00etara Muñagorri eskolan izango da festa eta Berastegiko kaleetan zehar mozorratuta ibiliko gara soinu eta musikaz lagundurik. 
- Jarraian Guraso Elkarteak merienda bat emango digu eta zezena toreatuko dugu. OIER I. 

Otsailaren 2an:

- 17:00etan: Herriko haurren dantza-emanaldia izango da frontoian.

Ondoren txokolatada.

- 19:30etan: Herri poteoa. Batukada eta trikitilariak lagunduta.

- 21:00etan: Herri afaria aparkaleku azpiko lokalean. OIER G.

 

 

LIBURUEN ALTXORRA


Lehengo egunean, Imanol liburuen altxorrekoa gure eskolara etorri zen. Oso liburu  politak ekarri zituen. Orain badaukagu horko liburuak hartzea eta hartzen dugun liburuaren izenburua, liburuxka batean idazten dugu. Irakurri ondoren, laburpena egiten dugu eta blogean zintzilitzen dugu eta liburuak eskolara ekartzen ditugu. XUBAN. 

HAU MUNDUA!



Txanelako 5. mailakoen, 3. gaiaren izenburua ``Ez daukanak ongi ohi daki edukitzea zein den ona’’ da eta gai honetako kanta hau da:

Mundi mundua, mundi mundua
Lurra eta itsasoa.
Mundi mundua, mundi mundua
Iparra eta Hegoa.
Muduak erdi, erdi-erdian
Luze-luze gerrikoa.

Esaten dute ez omen dela
Mundua esferikoa.
Esaten dute mundua dela
Arrautzaren formakoa.
Guk badakigu leku bat dela
Justizi(a)rik gabekoa,
Goikoak ase-ase eginda
Eta gose azikoak.
Mundi mundua, mundi mundua…

Latitudea, Ipar burua
Eta hemisferioa
Biraka dabil gure mundua
Hori da misterioa,
Eta jendea gose hiltzea
Oso gauza serioa.
Jar d(i)ezaiogun arazo honi
Behingoz erremedioa.

Mundi mundua, mundi mundua…

Meridiano, Ekuatore
Paralelo batzuekin,
Mendebalde, Ekialde
Mil(i)oika biztanlerekin.
Arrain handiak txikiak janez
Bizi gara elkarrekin.
Mundu berri bat egin dezagun
Gazteon indarrarekin.
IRATI

2013/01/24

ESKULTURAK


Guk, beste eskoletan bezala, plastika irakasgaia dugu. Bertan, Jorge Oteitzak egiten zituen eskulturak landu ondoren, hauetako bat egiten saiatu ginen. Jorgek, eskultura asko ditu eta gehienak 1.900 eta 2000. urtekoak dira, beraien eskulturei izenak ere jartzen zizkien, adibidez: Irekitze geldoa B, Hustuketa espeziala, Kutxa hutsa...
Jorgeri ere kantu txiki bat asmatu zion Bitoriano Gandiagak: 
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa (bis)
Hamasei harri lantzen
ari da Oteitza
Ai, oi, ai,
ari da Oteitza. 
Gehienak metalezkoak eta egurrezkoak dira, baina guk pasta txuri baten antzekoa erabili genuen. Bakoitzak berea egin zuen eta denak ezberdinak atera ziren. Handik astebetera, gogortu zirenean, pintura txuriarekin errepasatu genituen. Azkenean oso politak geratu ziren. UXUE.

TXOKO TXURIA

TXOKO TXURIA 6
Orain dela gutxi, 6. mailakoak arnas aparatua landu genuen. Orain zirkulazio aparatuarekin hasi gara, arnas aparatua bukatu egin genuelako. Gure txoko txurian hainbat gauza daude, hau da, gaiaren inguruan loturik dihoazten gauzak, adibidez: Giza gorputzaren maketa, eskeletoa, jokuak…Oso polita gelditu zaigu gure txoko txuria. ENERITZ.


TXOKO TXURIA 5
Gure txanelako 3. gaian, mundua irudikatzen eta bertan kokatzen, gure planetako biztanleak eta munduko aberastasunaren banaketa ikasi ditugu. Txoko txuria gai horien bitartez bete behar dugu. Ea gustatzen zaizuen egiten dugun txoko txuria, hurrengo gaiarekin batera beste bat egingo dugu eta zentzurik handiena duten gauzak ekartzen saiatuko gara. EGOITZ.
 

SAHARARAKO JANARI BILKETA



Urtero bezala gure laguntza izpi bat bidali nahi dugu Sahararako biztanleei. Eta gure eskolatik janari bilketa egin dugu. Jarraian azaltzen den zerrenda honetako elikagaiak edota gauzak ekarri ditugu:
·         ARROZA
·         LEKALEAK ( lentejak, garbantzuak, babarrunak,…)
·         ATUNA ETA SARDINAK OLIOTAN
·         PASTA
·         OLIOA
·         AZUKREA
·         ESKOLAKO MATERIALA


EKI

2013/01/16

BERASTEGI ELURRETAN!!!!!

Berastegin elurra egin duen lehenengo aldia 2013ko urtarrilaren 14an, astelehena izan zen. Elurra egiten hasi zenean 5. eta 6. mailakoak Gorputz Hezkuntzan geunden. Eta Arantxak elurretan jolasten utzi zigun. Oso ondo pasa genuen!!!

Hona hemen lehen elurtearen beste argazki batzuk:



NAROA O.