Idazlea: Katixa Agirre Miguélez
Marrazkilaria: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: ETA ZER?
Laburpena: Helenari ez zitzaion batere gustatzen igerilekua ezta igeriketako ikastaroa ere, Sorkun irakaslearengatik edo "Sorkun sorgina" gatik, deitzen zioten bezala. Ikastaroa bukatu ondoren, azkeneko egunean ikasleek gurasoei ikasitakoa erakusten zieten. Bukaeran diplomak jasotzen zituzten, Helenarenean "ia-ia sirena bat zara" jartzen zuen eta berak hori ez zuen ulertzen. Etxera iritsitakoan, amak, berriro ikastaroa errepikatzera bidali beharko zuela esan zion, ez zuelako taula urdina askatu. Hurrengo ikastaroan, ez zegoen Sorkun sorgina, beste irakasle bat zegoen Ibon. Hasieran, Helenak pentsatu zuen esan behar ziola Iboni bera ez zela sirena bat, bera Helena zela soil-soilik. Oraingoan berriz, ondo joan zitzaion Ibonekin. Egun batean esan zion ea lagunduko zion ikastaroaren ondoren gauzak jasotzen. Handik aurrera, gauzak jasotzen gelditzen zen. Behin, horretan ari zela, pilota guztiak eskuetan zituela, batek alde egin zion eta uretara erori zitzaion. Bi aldiz pentsatu gabe uretara salto egin eta hankak ahal zituen bezala mugituz pilota hartu zuen. Handik aurrera taula urdinik gabe igeri egiten ikasi zuen.
ANE
ARNAS APARATUA
2012/01/13
2012/01/12
BARRASKILOARENA, ETA BESTE HAMABOST
Idazlea: Daniel Nesquens
Itzultzailea: Patxi Ezkiaga
Marrazkilaria: Elena Queralt
Argitaletxea: Ibaizabal
Laburpena: Hemen daude antena eguzkitara ateratzen duen barraskiloa, katu hegalaria, puxika bidaiaria, dena zozketatzen duten bi anai, letraz betetako zopa, arrautza opariduna eta... Pertsonaia hauek eta beste batzuk, ematen diete bizitza liburu honetako istorio harrigarriei.

2012/01/11
SUGANDILA-BUZTAN ZOPA
Egilea: Marta Genè Camps.
Marrazkilaria: Maria Espluga.
Itzultzailea: Manu Arrasate.
Argitaletxea: Giltza.
Bilduma: Tukan.
Laburpena: Istoriaren protagonistak Kandela izena du. Kandelak dohain berezi bat du: geroan gertatuko diren gauza batzuk bat-batean begien aurrean agertzen zaizkio, etorkizuna ikusten du… Kandelaren lagunik onena Balendin da. Biak uharte txiki batean bizi dira, beraien guraso eta beste herritarrekin. Igandero elizara joaten dira. Egun batean elizatik atera zirenean herritarrak plazan hitz egiten geratu ziren, orduantxe Kandelak gauza ikaragarri bat esan zuen: “Nahi beste ahalegindu ere, herri honetan ez da arrantza gehiago izango! Eta gero herriak sua hartuko du.” Hori esan eta gero, sorgina zela esaten zuten herritarrek. Amak lotsaren lotsez, Kandelari etxe barrenetik ez zion ateratzen uzten, ezta eskola joateko ere.
Handik aste batzuetara, herritarrek Kandela basoko etxola batera eramatera erabaki zuten. Etxola puskatuta zegoen baina hala ere, han sartu eta atea giltzez itxi zuten.
Ordu batzuk pasa eta gero, Kandelak ulu bat entzun zuen. Balendin zen ontzarena egiten eta bere laguntzaz, teilatuko zulo batetik atera zen. Txalupa bat hartu eta itsas barrenera joan ziren Kandela eta Balendin.
ENEKO

2012/01/09
XIA TENZINEN BIDAIA MIRESGARRIA
Idazlea: Patxi Zubizarreta.
Marrazkilaria: Jacobo Muñiz.
Argitaletxea: Ibaizabal.
Bilduma: Paper txoriak
Laburpena: Xia Tenzin munduko gizonik altuena da eta munduko mendirik altuenean bizi da. Itsasoa ez du ezagutzen, bere herritik oso urrun dagoelako. Bere aitaren berririk ez dauka, horregatik bidaia hasi du itsasoruntz. Bidean ekaitz beldurgarriak jasango ditu eta agintari baten maltzurkeriak ere bai. Hala ere, dena ez da txarra izango, dantzari polit bat ere ezagutuko du eta baita izotz azpiko misterioa ere. Mendietatik itsasora arteko bidaia: gorabeheratsua, arriskutsua eta batez ere, miresgarria izango da.
UXUE

PERFEKTUAK
Idazlea: Rodrigo Muñoz Avia
Ilustratzailea: Tesa González
Argitaletxea: Giltza
Laburpena: Protagonista Alex izeneko mutiko bat da. Bere familia aita, ama eta bi arreba dira. Alexek uste du bere familia perfektua dela baina bera, ez. Bere bi arrebek azterketa guztietan bikain ateratzen dute, Alexek, ordea, bi azterketa suspenditu egin ditu. Alex bakartsu gelditzen da ez delako familia horretakoa sentitzen. Baina Rafa Panochak (bere lagun batek) mundu honetan inor ez dela perfektua jakinarazten dio.
AMETZ

OTTOLINE ESKOLARA DOA
Idazlea: Chris Riddell
Marrazkilaria: Chris Riddell
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Laburpena: Ottoline eta Munroe jauna (animali arraro bat), Cecily eta Mumblerekin (pony bat), Pettigrew parkea eta lorategi xarmantean elkartu ziren. Ottoline eta Cecilyren gurasoak kanpoan zeuden bitartean, eskola berdinean ikasten hasi ziren. Eskolan bertan lo egiten zuten. Eskola horretan, ume bakoitzak animali berezi bat zeukan. Eta bakoitzak bere dohaina lortuta zeukan: platerak erori gabe mantentzea, goiko loreak apaintzea, papiroflexia egitea,... Gauetan soinu arraro batzuk izutzen zieten eta Ottolinek, mamuz mozorrotuta, bere dohainarekin harrapatu zuen soinu arraro horiek egiten zituena: Mamu ehiztaria zen. Munroe jaunak ere bere dohaina aurkitu zuen: Xarmangarri iletsuarena.
MIKEL P.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)