2017/05/25

YOLANDA ARRIETA


Maiatzaren 4ean, Yolanda Arrieta, eskolara etorri zitzaigun bere liburuaz “Nitaz ahaztu dira” hitz egitera. LH4, 5 eta 6. mailakoak izan ginen Yolandaren hitzaldian.

“Nitaz ahaztu dira” liburua, irakurri ondoren, gelan aztertu genuen. Gure irakasleak azterketa txiki bat egin zigun irakurri ahal genuen jakiteko, hainbat galdera egin zizkigun: zer iruditu zaigun liburua, liburuaren korapiloa zein zen, protagonistak zeinen antza zuen…

Yolanda etorri zen egunean, lehenik, ariketa berezi bat egin genuen gure zentzumenak esnatzeko eta erne egoteko. Ondoren,  “Nitaz ahaztu dira” liburuari buruz galderak egin zizkigun eta ikasleok erantzun genituen. Azkenik, liburuko pasarte batzuk irakurri zizkigun eta horiei buruz hitz egin genuen.

LIBURUAREN LABURPEN TENTAGARRIA:
Hiri batean bizi zen neska baten istoria kontatzen digu. Egun batean, neskatxa bere etxera bueltatu zenean, bere gurasoak ez ziren ageri eta Maite kezkatzen hasi zen. Amari deitu zion eta kale, aitari deitu eta kale, amonari deitu eta kale, aitonari ez zion deitu ez zuelako telefonorik.
Etxean, ez zegoen ezer jateko eta diruaren potoan ere, ez zegoen dirurik. Neskatxak  hiriari buelta bat ematea hiri busean erabaki zuen (hiribuseko txartela zuelako) eta halaxe egin zuen. Hiribusean sartu eta hiriari buelta ematen hasi zen. Ondoren, hiribusak bere lanordua bukatu zuenean, berriro bere etxe parean jaitsi zen. Etxera begiratu eta pasilloko argi gorri txikia, piztuta zegoen (gurasoak lapurrak ez sartzeko jartzen dutena).
Bere parean, Madrilera zihoan autobusa gelditu zen eta ondo pentsatu eta gero, sartzea erabaki zuen. Gehiago jakin nahi baduzu, irakur ezazu!

Guri liburua asko gustatu zitzaigun anima zaitezte irakurtzera!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina