2017/05/09

KONTU KONTARI: KRISTALOTERAPIA edo GEMOTERAPIA


Naturak, mineralak oparitu dizkigu. Tenperatura eta konposaketa ezberdinei esker kolore eta forma bitxiak sortzen dira, harri arrunt bat beira eder batean bihurtuz...



Adibidez, sumendien erupzioen ondorioz, laba azkar hoztu ondoren, beira beltz eder batean bihurtu zen Mexikon eta bere beira bitxi horri "obsidiana" deitzen diote. Horrekin bai ispilu eta laban zorrotzak eta noski, eraztun, belarritako eta lepokoak egiten zituzten. Beraiek bere harria asko maite dute eta esaten dute bere zibilizazioa asko hazi eta aberastu zela obsidianari esker. 



Baita meteorito baten talkaren bidez Moldabian, "moldabita" harria sortu zen. Oso preziatua da beraientzako, izarretatik etorri delako. 



Lurran kolore guztietako harriak daude: 
- Granateak. 


- Opaloak.

- Rubi gorriak. 

- Diamante txuriak.

- Kuartzo gardenak.

- Esmeralda berdeak.

- Eguzki koloreko harria "zitrinoa". 



- "Amatista" kolore moratukoa bero haundiarekin zitrino horian bihurtu egiten da. Aldaketetan asko lagunduko diguna.

- "Agata horia".

- "Kalzita"

- Berdeak: "amazonita", "jadea" (txinatarrentzako osasun eta zorte ona dakarkiena),... 






- Kolore urdinekoak beti gure espresibitatean, hitz egiteko asko lagunduko digute "sodalita", "turquesa", "lapislazuli" barruan urrezko puntutxoak ditu. Azken hau,  Afganistanen eta Himalayan ugari hainbat bitxi polit egiten dituzte.


- "Aguamarina" lasaigarria da.
- Itsasoko "koral gorria"


- "Selenita txuria" umeei ikaragarri gustatzen zaie gaixorik sukarrarekin daudenean...

Harri guzti hauek Lurran dauzkagu, gure esku dauzkagu, erabiltzeko ta gozatzeko. 
Bukaeran, Iratxek, amatista eta onix bat oparitu zizkigun bakoitzari. Harriak harrigarriak dira!!! Eskerrik asko, Iratxe!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina