ZIRKULAZIO APARATUA


1. Odolaren zirkulazioa, biriketakoa eta nagusia, erakusten duen animazioa. Odol-zirkulazioa


2. Ikusi berri dugun zirkulazio-aparatuaren animazioari buruzko galderak. Galderak


3. Behatu zirkulazio aparatuaren inguruko mapa kontzeptual hau, lagungarria izango zaizu.

external image zirkulazio%20aparatua.cmap?rid=1262942342880_1830133738_309&partName=htmljpeg

4. GIZA-ZIRKULAZIOA lantzeko Agregako ariketak.

external image es_2007073133_0240200_captured.jpg


5. Zirkulazio aparatua azaltzen duen aurkezpena.



 


Zirkulazio Aparatua from Josean Murguiondo

6. ODOLAREN BITXIKERIAK


Odol Tailerrean gauza asko ikasi ditugu. Adibidez:

- Odola ezin dela fabrikatu.
- Bakoitzak bere borondatez ematen duela odola.
- Odola odol bankuan gordetzen dela plastikozko poltsa berezietan.
- Odolak kadukatzeko denbora bat duela: Globulu gorriak 42 egun, Plasmak 2 urte eta Plaketak 5 egun.

Hortaz aparte, matematiketan pixka bat oinarrituta, jakin dugu, nola kalkulatu gure gorputzean daukagun odol kantitatea. Hortarako, gure pisua bider 75 egin ezkero, guk gorputzean daukagun odol kantitatea ml-etan ateratzen da, eta litroetara pasatzeko zati 1000 egin behar da.

7. ODOL TALDEAK

Odola hainbat taldetan banatzen da: A+, A-, AB+, AB-, B+, B-,0+, 0-. Odol talde horietatik bat emaile unibertsala da hau da, 0- eta beste bat berriz hartzaile unibertsala AB+.
- Emaile unibertsala: Edozein odol taldeko pertsonei odola emateko aukera du. Horregatik da unibertsala.
- Hartzaile unibertsala: Honek, berriz, edozein taldeko odola dauka jasotzea.
Beste odol taldeak bere odol taldeko odola bakarra dauka jasotzea. Bakoitzak globuxka gorrietan substantzia batzuk ditugu, (batzuk besteak baino gehiago) horregatik jakiten dugu ze odol talde dugun.


8.ODOL TRANSFUSIOA

Odol emailea izan nahi duen edonork baldintza batzuk bete behar ditu:
18 eta 65 urte bitartekoa izan behar du.
Odol nahikoa eduki behar du transfusioa egiteko. (Gizonen Hemoglobina-kopurua: 135 Gr-tik gora/litroko eta Emakumeen Hemoglobina-kopurua: 125 Gr-tik gora/litroko).
Tentsio egokia eduki behar du. Tentsio diastolikoa (baxua): 50 mmHg eta 100 mmHg artean eta Tentsio sistolikoa (altua): 100 mmHg eta 180 mmHg artean.
Pultsua erregularra eta 50 eta 110 pultsazio bitartean eduki behar du.
- Odol-emanaldien maiztasuna finkatuta dago. Gizonek, gehienez, 4 aldiz urtean eman dezakete eta emakumeek, gehienez 3 aldiz urtean.
- 2 odol-emanaldien arteko gutxieneko epea: 2 hilabete.
- Baraurik ez da odolik eman behar.
- Osasun normal bat eduki behar du: odola eman aurretik, talde medikuak historia bat egiten du eta miaketa bat ere bai, odola emateko aukerarik dagoen ikusteko.

Baldintza guzti hauek kontutan hartu eta gero, odol emaileak odola ematera joaten dira. Lehendabizi, orratz bat sartzen die besoan, eta 450 ml odol ateratzen diete, horretarako eskua ireki eta itxi egin behar dute. Ondoren odola hiru zatitan banatzen dute: Globuxka gorriak, plasma eta plaketak. Gero odola aztertu egiten dute, ea osasuntsu dagoen jakiteko, eta ze taldekoa den jakiteko. Ondoren, suspertze gelara joaten dira odol emaileak, han likido ugari edan eta ogitartekoa jaten dute.


9.ODOLAREN OSAGAIAK


Odola gai likidoz (plasma) eta solidoz (globuxka gorriak, globuxka zuriak eta plaketak) osaturik dago.
Odol-plasma: Likido horixka da eta ura du osagai nagusia. Bertan gatz-mineralak, mantenugaiak eta hondakinak daude disolbaturik. Bere lana osagai horiek garraiatzea da.
Globuxka gorrien izen zientifikoa "hematia" da. Hemoglobina substantziaz osaturik dago, substantzia honek odolari kolore gorria ematen dio. Biriketatik zeluletara oxigenoa garraiatzen du eta zeluletatik biriketara karbono-dioxidoa garraiatzea da bere eginkizuna.
Globuxka zurien izen zientifikoa "leukozitoa" da. Infekzioetatik eta gaixotasunetatik babesten dute gure organismoa. Globuxka gorriak baino handiagoak dira baina kantitate txikiagoan daude.
Plaketen izen zientifikoa "tronbozitoa" da. Zelula zati txiki-txikiak dira. Zauri bat egitean odolbildua sortuz zauria istera joaten dira, fibrina substantziarekin isten dute zauria.

10. Zirkulazio aparatua erakusten duen bideoa.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina