Maiatzaren 18an, osteguna, Josune etorri zen gure gelara bere lanbideari buruz hitz egitera. Berak Cartonajes Limousin-en egiten du lan eta kartoia nola egiten duten erakutsi zigun (Frantsesez).
15 urte daramatza lan horretan. Hainbat kartoi mota ezberdin erakutsi zizkigun, batzuk meheak eta beste batzuk lodiagoak,... Kaxa mota ezberdinak kartoi ezberdinekin egindakoak ere erakutsi zizkigun. Josunek, etxeetan edo enpresetan kartoiak saltzeko eskaintzak egiten ditu.
Hona hemen Cartonajes Limousinen web orria |
Cartonajes Limousinek 100 urte baino gehiago ditu, 1912tik hasita orain arte. Beraiek kartoi mota ezberdinak egiten dituzte, eta beste enpresei ematen dizkiete kaxak egin ahal izateko.
Cartonajes Limousin enpresa txikia da (60 langile gutxi gora behera) eta Gipuzkoa mailan saltzen du gehien bat.
Oso interesgarria izan zen. Frantsesez pixka bat ulertzen genuen, baina, gero berak euskaraz azaltzen zigun. Oso polita izan zen!!! Eskerrik asko Josune!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina