2017/05/09

KONTU KONTARI: OLIO ESENTZIAK


Naturatik lor daitezken esentziak:

- Fruitu azaletatik (limoietatik, laranjetatik, mandarinatik,...).

- Zuhaitzetatik (pinua, zedroa, gaulteria,...).

- Landareen hostoetatik, patxuli, adibidez.

- Erresinetatik mirra, inziensoa.

- Espezietatik klabo, kanela, albahaka.

- Loreetatik jazmin, arroxa, geraneo, azahar, manzanilla, labanda usain preziatua duena.

Guzti hauek, oso baliagarriak dira gure osasunarentzat, antibiotiko eta antiseptiko gixa erabiliz. 


Usain horiek desberdin sentiarazten gaituzte:

- Batzuk burua argi edukitzen lagunduko digute (menta, romero, limoiak,...).

- Orekarako, jazmin.

- Lasaigarri bezala labanda, manzanilla, azahar eta mandarinak. 

Esentzia pixka bat lortzeko, tona asko behar dira eta destilapenaren bidez, alanbikeak erabiliz lortzen dira. Tanta batzuk nahikoak dira gure gorputz osorako, krema, aloe bera edo beste olio jangarriren batekin nahasturik. Esentziak bakarrik ezin dira eman, azala erretzen dutelako. Kontu handiz erabili behar dira, masaje moduan, bainuan, difusorez edo lurrunez. Espazio horretako giroa garbitzeko ere balio dute,  bakteriaz eta dena. Hau naturak eskaintzen digu gure bizitza atseginagoa izan dadin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina