2017/05/17

MAIATZAK 17: LGHBT-fobiaren aurkako eguna


Eskolako sarreran horma-irudi bat jarri dute "Maiatzaren 17a: LGHBT-fobiaren aurkako eguna" aldarrikatzeko. 

Bertan, azaltzen den informazioa ikusi ondoren, gure gelan aztertu egin dugu. Gai horretaz hitz egiten egon gara: LGHBT-en esanahiaz (Lesbiana, gay, homosexuala, bisexuala eta transexuala), bikote mota ezberdinetaz, ikurrinetaz eta kolore bakoitzaren esanahi ezberdinetaz, zergatik ospatzen den, urteen poderioz egoera nola aldatu den,...




Hemen duzue, "Love has no labels" (Maitasunak ez du etiketarik) bideoa. Gizaki guztiok dauzkagu eskubide berberak: errespeturako, berdintasunerako, garen bezalakoak onartuak izateko, hau da, sentitzen dugun generoa errespetatua izateko, bakoitzaren arraza, erlijioa, adina, desgaintasun fisikoak edo psikikoak onartuak izateko,...

Beraz, anima zaitezte ikustera, oso polita baita. Guztiz gomendagarria da!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina