GIZA-GORPUTZA


GIZA-GORPUTZA: HAINBAT SISTEMAZ OSATURIKO ORGANISMOA

1. GIZA GORPUTZA OSATZEN DUTEN HAINBAT APARATU ETA SISTEMA LANTZEKO KONTZEPTU-MAPA.

2. ARNASKETAREN APARATUA.

Zientzia Hezkuntza proiektuan arnas aparatua ikasten ari gara. Hemen daukazue horren irudia. 

Digeritutako mantenugaiak (nutrienteak) erre egin behar ditugu energia sortzeko, eta erreketa horretarako, behar-beharrezkoa dugu oxigenoa. Bestalde, erreketaren ondorioz, karbono dioxidoa sortzen da, eta gorputzarentzat kaltegarria denez, biriken bidez  kanporatu egiten dugu. Ekintza biak, oxigenoa hartzea eta karbono dioxidoa kanporatzea arnasketari esker egiten ditugu. IOSU.

3. ARNAS APARATUA ETA BERE FUNTZIOAK ERAKUSTEN DUEN BIDEOA.


 

4. AHOTS KORDEN FUNTZIONAMENDUA ERAKUSTEN DUEN BIDEOA. 

 

5. LARINGEA.


Laringea, ahotsaren organoa da, mihiaren atzean eta lepoaren erdian dago. Laringearen barrenean, ahots kordak daude eta hauek aireren eraginez mugitu egiten dira ahotsa sortuz. Ahotsaren tonua, muskuloen mugimenduen arabera aldatu egiten eta hots baxuak (grabeak) edo tonu altuak (agudoak) sortzen ditugu. Gizonezkoek berriz ahots-tonua baxua izaten dute, ahots kordak luzeak dituztelako, emakumezkoak berriz ahots kordak motzagoak dituztenez, ahots-tonu altuagoa dute. OIHANE ETA NAROA Z.

6. ZIRKULAZIO APARATUA.

Zirkulazio aparatuak hainbat funtzio ditu:

1.    Digestioaren bidez jasotako mantenugaiak, gorputzeko zelula guztietara garraiatzen ditu.

2.    Gauza bera egiten da, arnasketan jasotako oxigenoarekin.

3.    Iraitz-aparatura eramaten ditu zelula barruko errekuntzan sortutako hondakinak.

4.    Biriketara garraiatzen du errekuntza horretan sortutako karbono dioxidoa.

Gure gorputz osoan hedatuta dagoen garraio sare baten antza du zirkulazio aparatuak. Sare horretan odola gauzak garraiatzen dituen ibilgailua da, bihotza ibilgailuen motorra eta odol-hodiak gure gorputz osoa zeharkatzen dituzten bideak…UXUE.

7. NERBIO-SISTEMA.


 

 

 

    

Nerbio-sistemaren informazioa hemen duzue:
Giza gorputzeko aparatuak (digestio-aparatua, arnas-aparatua, zirkulazio-aparatua, etab...) koordinaturik aritzen dira lanean, egunez eta gauez, nahiz eta gu lo egon. Nerbio-sistemak aparatuak zaindu eta martxan jartzen ditu.
Zentzumenen bidez (ikusmena, entzumena, dastamena, usaimena eta ukimena) ezagutzen dugu nolakoa den gure ingurua.
Nerbioen bidez, informazioa ematen dugu garunera, eta han erabakitzen da nolako mezuak eman behar diren. Nerbioek eramaten dute mezua eman behar den lekura. NAROA O.

8. IRAITZ APARATUA. 


Dagoeneko gorputzeko aparatu nagusiak ikasi ditugu. Horietako bat iraitz-aparatua izan da. Eta horrelakoa da prozesua: Odola giltzurrunetatik pasatzen da, eta odolak dakarren hondakinak garbitu egiten dituzte  giltzurrunek. Jasotako hondakinekin likido bat sortzen da, gernua edo pixa. Likido hori ureterretatik barrena maskurira iristen da. Maskuria betetzean pixagalea sentitzen dugu, eta pixa hori uretratik kanporatzen dugu. Uretra luzeagoa da gizonezkoetan zakilaren puntaraino iristen delako. IÑIGO.

9. ELIKAGAI MOTAK.

Janari edo edari bakoitza, hau da, elikagaiak hiru multzotan banatuta daude. Gorputza hazten ari denean, zelula eta ehun gehiago sortzen lagunduko duen mantenugai bat behar dugu lan hori eraikitzaileek betetzen dute. Bestalde lasterka egiteko edo hotz handia dagoenean energia emango dion erregai bat beharko du gorputzak energetikoak alegia. Gure organismoak funtzionamendu zuzena izan deza erregulatzaileak behar ditugu. AIMAR.



10. TXOKO TXURIA. 

Gure txoko txurian hainbat gauza daude, hau da, gaiaren inguruan loturik dihoazten gauzak, adibidez: Giza gorputzaren maketa, eskeletoa, jokuak…Oso polita gelditu zaigu gure txoko txuria. ENERITZ.

11. Jarduera: NON DAGO BIHOTZA? 

Beheko ariketaren laguntzarekin bihotzaren atalak kokatzen ikasi dugu.
 

12. Jarduera: BIHOTZA, MUGITZEN AL DA?



Denen artean datu guztiak aztertu ditugu eta emaitza hauetara heldu gara:
  • Bihotza zuzenean ikusi gabe, hatzak, lepoan edo eskumuturrean jarrita taupadak sumatzen ditugu.
  • Pultsometroak erabiliz gelakideen taupadak neurtu ditugu eta taula bat osatu dugu. Taula honetan bihotz-erritmoaren ikerketa idatzi dugu. Hona hemen gure taula:
6. MAILAKO
IKASLEAK
ERRITMOA ATSEDENEAN
ERRITMOA 10 SALTO EGIN ONDOREN
ERRITMOA 20 SALTO EGIN ONDOREN
 1.

73
 76
 87
2.

71
 80
 87
 3.

 87
 109
116
 4.

 66
73
 81
 5.

 76
 85
 91
 6.

96
 103
 116
 7.

71
 76
 93
 8.

 72
 83
 89
9.

 72
 78
 98
10.

 72
 76
85
11.

 80
 91
 98
  • Denen artean, batez bestekoa kalkulatu dugu. Nesken eta mutilen artean diferentzia somatu dugu. Mutilek bihotz taupada gehiago behar dituzte.






6. MAILA
ERRITMOA ATSEDENEAN
ERRITMOA 10 SALTO EGIN ONDOREN
ERRITMOA 20 SALTO EGIN ONDOREN
MUTILEN 
BATAZ
BESTEKOA

80

 89

101



6. MAILA
ERRITMOA ATSEDENEAN
ERRITMOA 10 SALTO EGIN ONDOREN
ERRITMOA 20 SALTO EGIN ONDOREN
NESKEN
BATAZ
BESTEKOA

72

 80

89

  • Ariketa egiteaz gain, beste faktore askok bihotzaren erritmoa aldatzen dute, adibidez: sustoa,  beldurra, kirola egitea, lotsa, nerbioak, estado de shock delakoa,...


5. MAILAKO IKASLEEN BIHOTZ-TAUPADEN IKERKETA

5. MAILAKO IKASLEAK
ERRITMOA ATSEDENEAN
ERRITMOA 10 SALTO EGIN ONDOREN
ERRITMOA 20 SALTO EGIN ONDOREN

1.

78

81

98

2.

65

80

91

3.

65

73

109

4.

80

91

101

5.

71

83

89

6.

71

81

91

7.

64

75

78

8.

73

81

91

9.

75

80

85

BATEZ 
BESTEKOA

71

80

92


5. MAILA
ERRITMOA ATSEDENEAN
ERRITMOA 10 SALTO EGIN ONDOREN
ERRITMOA 20 SALTO EGIN ONDOREN
MUTILEN 
BATEZ BESTEKOA

70

80

94


5. MAILA
ERRITMOA ATSEDENEAN
ERRITMOA 10 SALTO EGIN ONDOREN
ERRITMOA 20 SALTO EGIN ONDOREN
 NESKEN 
BATEZ 
BESTEKOA

72

81

88

  • 5. mailakoen artean ez dago diferentzia handirik. Kontutan eduki behar dugu, ez garela talde handia: 6 mutil eta 3 neska. Datu esanguratsuagoak lortzeko gure andereñoaren emaitzak ere sartu ditugu.

13. Jarduera: BIHOTZAREN SOINUAK.



Esteteoskopio honen bidez, esperimentu batzuk egin ditugu:    

- Esteteoskopioa belarrietan sartu dugu, aurikularra MP3 batean musika baxu-baxu jarri eta musika entzun dugu. 

- Ondoren, hirunaka jarrita, elkarren bihotz taupadak entzun ditugu.

- Medikuaren antzera, eztula eginez, gure arnasketa entzun dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina