Lurrikara lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitza da, oro har jatorri tektoniko edo bolkanikoa dutenak. Lurrikarak, haien jatorriak eta uhin sismikoak lurrean nola hedatzen dien aztertzen duen zientziari sismologia deritzo. Lurrikara gehienak plaka tektonikoen mugetan kontzentraturiko indarrek lurrazalaren egokitze bat behartzen dutenean gertatzen dira. Ziklo sismiko izeneko ziklo baten amaieran gertatzen dira, noiz lurraren barnean deformazioaren indarra pilatzen da, gero bat-batean askatuz eta lurrikara sortuz. Honen ondoren, deformazioa berriro pilatzen hasten da. Lurrikara gertatzen den lurrazpiko puntuari hipozentro deritzo, eta bere bertikalen dagoen lurrazaleko puntuari, noski kaltetua izango den lehen puntuari epizentroa.
Alaitz Etxarren
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina