Harkaitzaren materia solido eta gogorrari harria esaten zaio. Lurraren gainazal guztian dago harria, baita ur azpian ere. Harriak mineral izeneko material edo substantzia batzuez osaturik daude. Batzuk mineral bakar batez osatuak dira, kareharria eta igeltsua, esate baterako; baina gehienetan hainbat mineralez osatuak izaten dira, hala nola granitoa (kuartzoa, feldespatoa eta mika), basaltoa (olibinoa, piroxenoa…), etb.
Euskal Herrian, era askotako harriak daude. Horietatik zenbait mea gisa (mineral jakin bat lortzeko iturri gisa) erabili ohi badira ere, harri gehienak eraikuntzarako eta ingeniaritza-lanerako erabiltzen dira. Josu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina