2015/10/29

GLAZIARRAK

Lehorreko izotz masa higikorrak dira. Elurra inoiz desagertzen ez den lekuetan sortzen dira: mendi altuetan eta eskualde polarretan. Glaziarrek lurrazalaren %11 hartzen dute eta Lurreko ur gezaren hiru laurdenak ere hartzen dituzte. Glaziarrek U formako haranak sortzen dituzte.
HIRU GLAZIAR MOTA DAUDE:

1-GLAZIAR KONTINENTALAK EDO INLANDSIS izenekoak, glaziar hauek uretan zatitu egiten dira eta ''izeberg'' edo ''izotzmendi'' deritzen izotz blokeak sortzen dituzte.

2-MENDI EDO HARAN GLAZIARRAK: metatutako eremu batetik eratutako bideari jarraituz
eratzen dira. Glaziar mota hauek horrela osatuak daude:

  • ZIRKUA: mendi gaineko elurra pilatu, komprimatu, zanpatu eta izotz bihurtuta haitzak higatzen dira.
  • MIHIA: zirkuan elur gehiegi dagoenean elurrak gainezka egiten du eta mantso-mantso doan elur masa horri mihia esaten zaio.
  • MORRENAK: beste glaziar batek ekarritako materialen metaketa da.

3-MENDI OINEKO GLAZIARRAK: abaniko formako eremu zabalak dira.

Ane

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina