Lurra kanpotik gogorra eta solidoa dirudien arren, planetaren
erdiguneraino zulo bat egin ahal izango bagenu, beherantz joan ahala, beroak
eta presioak eragindako aldaketa ugari antzemango genituzke.
Zenbat eta beherago, orduan eta bero handiagoa dago Lurraren azpi-aldean. Lur barruko harri eta metalak
urtu egingo dira.
LURRAZALA:
Harriz osatuta dago gehien bat, geruza meheena da:
kontinenteen azpitik, 60kmko sakonera izan dezake eta itsaso azpitik 6-12kmkoa.
MANTUA:
Bertan, oso tenperatura altua dago. Harriak urtu eta
magma bihurtzen dira. Horrela sumendiak eta lurrikarak sortzen dira.
KANPO - NUKLEOA:
Mantuaren azpi-aldean dago eta 2.900kmko sakonera du. Burdin
likidoz osaturik dago.
BARNE - NUKLEOA:
Lurraren barruko tenperatura 7.500ºkoa baino altuagoa
izan daiteke. Metal solidoz osaturik dago.
GARBIÑE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina