Unibertsoa, duela 15.000 milioi urte sortu zen Big Bang izeneko leherketa izugarri baten ondorioz. Materia guztia puntu jakin batean pilatu eta eztanda egitean materia aldentzen eta hozten hasi zen. Honen ondorioz, galaxiak, planeta sistemak eta astroak sortu ziren.
Hasieran, lurra suzko bola lehor eta idor bat zen, urik gabekoa.
Lurraren barruan zegoen beroa sumendien jardueran nabaritzen zen, sumendi asko lehertzen hasi zirelako. Sumendietatik isurtzen ziren gasen ondorioz (oxigenoa, hidrogenoa eta ur lurruna), lurraren inguruan gas geruza bat sortu zen, atmosfera.
Bolkanismoa baretzean, sumendiek isuritako materiala pixkanaka hozten hasi zen, lurreko tenperatura jaitsiz.
Lurraren geruza hoztu egin zen eta uraren zikloa hasi zen, ura lurrundu ekaitz eta eurietan kondentsatu, eurietan isuri eta ur-geruza sortu... horren ondorioz hidrosfera sortu zen. Eta horrekin batera, uretan bizia sortu zen. MIREN
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina