2012/01/11

SUGANDILA-BUZTAN ZOPA

Egilea: Marta Genè Camps.
Marrazkilaria: Maria Espluga.
Itzultzailea: Manu Arrasate.
Argitaletxea: Giltza.
Bilduma: Tukan.
Laburpena: Istoriaren protagonistak Kandela izena du. Kandelak dohain berezi bat du: geroan gertatuko diren gauza batzuk bat-batean begien aurrean agertzen zaizkio, etorkizuna ikusten du… Kandelaren lagunik onena Balendin da. Biak uharte txiki batean bizi dira, beraien guraso eta beste herritarrekin. Igandero elizara joaten dira. Egun batean elizatik atera zirenean herritarrak plazan hitz egiten geratu ziren, orduantxe Kandelak gauza ikaragarri bat esan zuen: “Nahi beste ahalegindu ere, herri honetan ez da arrantza gehiago izango! Eta gero herriak sua hartuko du.” Hori esan eta gero, sorgina zela esaten zuten herritarrek. Amak lotsaren lotsez, Kandelari etxe barrenetik ez zion ateratzen uzten, ezta eskola joateko ere.
Handik aste batzuetara, herritarrek Kandela basoko etxola batera eramatera erabaki zuten. Etxola puskatuta zegoen baina hala ere, han sartu eta atea giltzez itxi zuten.
Ordu batzuk pasa eta gero, Kandelak ulu bat entzun zuen. Balendin zen ontzarena egiten eta bere laguntzaz, teilatuko zulo batetik atera zen. Txalupa bat hartu eta itsas barrenera joan ziren Kandela eta Balendin.
ENEKO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina