ARNAS APARATUA
2012/01/16
MATEMATIKABITXIKLIK
(Beñat)Nire amonaren amonaren amonaren etxeko ganbara zaharrean Gabonetako zuhaitza jartzeko gauzak bilatzen ari nintzela matematikako txisteei buruzko liburu bat aurkitu nuen eta horietako batzuk asko gustatu zitzaizkidan eta hemen esango dizuet bat:
Haur batek dio amari ikastolatik etxera joandakoan:
- Ama, bi notizia dakartzat zuretzat. Lehenengoa oso ona da: matematikan
10 atera dut.
- Oso ongi, oso ongi!
Eta zein da bigarren notizia? –galdetzen dio amak.
- Ba, lehenengo notizia gezurra dela.
Gertaera bat kontatuko dizuet:
-Egun batean nire etxea ordenatzen ari nintzela koaderno arraro bat aurkitu nuen eta ezer esan gabe irakurtzen hasi nintzen eta asmakizun hau aurkitu nuen.
Honela zioen:
Arantxak dio bere adina Mikelen adinaren hirukoitza dela, baina bi urte barru bere adina Mikelen adinaren bikoitza izango dela. Zenbat urte ditu haur bakoitzak gaur egun? (Eneko)
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina