2012/01/09

XIA TENZINEN BIDAIA MIRESGARRIA

Idazlea: Patxi Zubizarreta.
Marrazkilaria: Jacobo Muñiz.
Argitaletxea: Ibaizabal.
Bilduma: Paper txoriak
Laburpena: Xia Tenzin munduko gizonik altuena da eta munduko mendirik altuenean bizi da. Itsasoa ez du ezagutzen, bere herritik oso urrun dagoelako. Bere aitaren berririk ez dauka, horregatik bidaia hasi du itsasoruntz. Bidean ekaitz beldurgarriak jasango ditu eta agintari baten maltzurkeriak ere bai. Hala ere, dena ez da txarra izango, dantzari polit bat ere ezagutuko du eta baita izotz azpiko misterioa ere. Mendietatik itsasora arteko bidaia: gorabeheratsua, arriskutsua eta batez ere, miresgarria izango da.
UXUE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina