Idazlea: Christopher Loupy
Argitaletxea: Ikasmina
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Marrazkilaria: Olivier Schwartz
Laburpena: Ipuin honetan bost istorio ezberdin azaltzen dira eta nik horietako bat aukeratu dut laburpena egiteko. Protagonistak Ahozikin ogroa, hitz itsusiak irensten zituen loroa eta loro eme bat dira. Ahozikinek hitz itsusiak esateko ohitura zeukan eta jende guztiak baztertu egiten zuen. Egun batean, hitz itsusiak irensten zituen loro bati laguntza eskatu zion. Loroa, ordea, egun guztia hitz itsusiak errepikatzen zegoen eta ogroa, nazkaturik, txori denda batera joan zen loro eme baten bila. Loro eme honek oso hitz politak esaten zituen eta Ahozikinek bere hitz itsusiak alde batera utzi eta hitz goxo haiek ikasi zituen.
MIKEL S.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina