Idazlea: Katixa Agirre Miguélez
Marrazkilaria: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: ETA ZER?
Laburpena: Helenari ez zitzaion batere gustatzen igerilekua ezta igeriketako ikastaroa ere, Sorkun irakaslearengatik edo "Sorkun sorgina" gatik, deitzen zioten bezala. Ikastaroa bukatu ondoren, azkeneko egunean ikasleek gurasoei ikasitakoa erakusten zieten. Bukaeran diplomak jasotzen zituzten, Helenarenean "ia-ia sirena bat zara" jartzen zuen eta berak hori ez zuen ulertzen. Etxera iritsitakoan, amak, berriro ikastaroa errepikatzera bidali beharko zuela esan zion, ez zuelako taula urdina askatu. Hurrengo ikastaroan, ez zegoen Sorkun sorgina, beste irakasle bat zegoen Ibon. Hasieran, Helenak pentsatu zuen esan behar ziola Iboni bera ez zela sirena bat, bera Helena zela soil-soilik. Oraingoan berriz, ondo joan zitzaion Ibonekin. Egun batean esan zion ea lagunduko zion ikastaroaren ondoren gauzak jasotzen. Handik aurrera, gauzak jasotzen gelditzen zen. Behin, horretan ari zela, pilota guztiak eskuetan zituela, batek alde egin zion eta uretara erori zitzaion. Bi aldiz pentsatu gabe uretara salto egin eta hankak ahal zituen bezala mugituz pilota hartu zuen. Handik aurrera taula urdinik gabe igeri egiten ikasi zuen.
ANE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina