2012/01/31

SceneMob ECOM por la discapacidad - Macaco "Mensajes del agua"



Aquí tenéis un video de la asociación ECOM para la integración de los discapacitados. Nos lo mandó Izaskun, una profesora de nuestro colegio, y nos ha gustado tanto que hemos pensado que lo mejor sería ponerlo en el blog, para que lo podáis ver vosotros también.

2012/01/23

"IMAJINA EZAZU EUROPA" lehiaketaren saria lortu dugu

2012ko urtarrilaren 21ean, "Imajina ezazu Europa" III. lehiaketaren sari banaketan Gazteizko Boulevardeko zinemetan egon ginen. Muñagorri eskolako 6. mailako ikasleek, gure marrazkiekin, parte hartu genuen. Aurten inoiz baino ikasle gehiago parte hartu omen dugu gure marrazki eta idazlanekin, 2.500!!! Horien artean, gure eskolako sei berastegitar: Ametz, Kristen, Maddi, Mikel P., Naitze eta Uxue aukeratuak izan ginen. Eskolako ordezkari gisa Ane eta Ana joan ziren. Eta sariak lortu genituen, marrazketako 1. saria eta besteek diploma bana.
Lehenengo saria, benetan ederra da! Asteburu bat bi lagunentzako Europako hiriburuan: Bruselasen.

2012/01/19

XIA TENZINEN BIDAIA MIRESGARRIA

Egilea: Patxi Zubizarreta
Marrazkilaria: Jacobo Muñiz
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Paper txoriak
Laburpena: Xia Tenzinek ez du inoiz itsasoa ikusi, bere aita itsasoa ikusteko bidera joan eta ez zen itzuli. Xia Tenzinek euria egiten zuen egun batean, itsasoa ikustera abiatu zen eta bidean, enperadore batekin topo egin zuen eta baita neska xarmant batekin ere. Xia Tenzini neska hura gustatzen zitzaion, zoritxarrez, enperadoreari ere bai. Baina neskari, Xia Tenzin gustatzen zitzaion. Enperadoreak Xia Tenzinen bihotza eskatu zien bere soldaduei eta soldaduek gamelu batena ekarri zioten. Xia Tenzin alde egin zuen eta enperadoreak neskatxari, berarekin ezkontzeko eskatu zion baina neskatxak ezetz esan eta joan egin zen.
Azkenean, Xia Tenzin eta neskatxa Xia Tenzinen herrira bueltatu ziren.
GOIZANE

ESCUELAS VIAJERAS 2012


Este año hemos tenido la suerte de que nos han vuelto a tocar las Escuelas Viajeras. Los de 5º curso van a ir con Naiara y con los alumnos del colegio de Aduna y su profesora a Extremadura, del 11 al 17 de marzo. La ruta que van a hacer es la siguiente:
RUTA DE CÁCERES:
Resumen de contenidos: Cáceres: Patrimonio de la Humanidad. Alcántara: la energía hidroeléctrica. Mérida: capital romana y autonómica. Plasencia y Parque Natural de Monfragüe. Guadalupe Trujillo: Extremadura y América.

Y los de 6º curso nos vamos a las islas Baleares con Ana del 7 al 13 de mayo, nuestra ruta va a ser esta:
•RUTA DE BALEARES:
Resumen de contenidos: Palma la ciudad y sus monumentos: historia, arte, costumbres, lugares singulares. Las comarcas físicas de Mallorca: Llevant, Pla, Es Raiguer, Tramuntana y Migjorn; conociendo la agricultura, la industria, el turismo, los medios de transporte y el medio natural.

A la vuelta, os contaremos todo lo que hayamos hecho.

MUNSTROEN IPUINAK

Idazlea: Christopher Loupy
Argitaletxea: Ikasmina
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Marrazkilaria: Olivier Schwartz
Laburpena: Ipuin honetan bost istorio ezberdin azaltzen dira eta nik horietako bat aukeratu dut laburpena egiteko. Protagonistak Ahozikin ogroa, hitz itsusiak irensten zituen loroa eta loro eme bat dira. Ahozikinek hitz itsusiak esateko ohitura zeukan eta jende guztiak baztertu egiten zuen. Egun batean, hitz itsusiak irensten zituen loro bati laguntza eskatu zion. Loroa, ordea, egun guztia hitz itsusiak errepikatzen zegoen eta ogroa, nazkaturik, txori denda batera joan zen loro eme baten bila. Loro eme honek oso hitz politak esaten zituen eta Ahozikinek bere hitz itsusiak alde batera utzi eta hitz goxo haiek ikasi zituen.
MIKEL S.

2012/01/17

BERASTEGI TELEBISTAN!

Tolosaldeko Telebista kateak, 28 Kanalak, Berastegiri buruzko bideo hau zintzilikatu zuen abenduaren 19an. Ikusi nahi baduzue klikatu hemen behean. Guri oso polita iruditu zaigu eta Berastegiko inguruak eta historiari buruz gauza gehiago ikasi ditugu.

Walker from 28 Kanala on Vimeo.

HITZ ETA ZAUNKA

IDAZLEA: Joxan Ormazabal
ILUSTRATZAILEA: Jose Belmonte
ARGITALETXEA: Elkar.
BILDUMA: Batela.
LABURPENA: Baziren ehiztari eta txakur bat beti ehizan ibiltzen zirenak eta animaliak non ezkutatu ezinik ibiltzen zirela. Egun batean, txakurrak letagin handiko basurde batekin topo egin zuen eta zaunka egin beharrean hitz egiten hasi zen. Ondoren, nagusiarengana joan zen eta basurde handi batek susto handia eman ziola, esan zion. Nagusiak hori ikusi zuenean, hitz egiten ahaztu eta zaunka egiteari hasi zen. Land-roverrean zihoaztenean, istripu bat izan zuten. Segituan ospitalera eraman eta han burutik operatu zituzten. Nagusiak hitz egiten hasi zen eta baita zaunkaka ere. Txakurrari ere, berdina egin zioten eta han ibiltzen ziren biak hitz eta zaunka.
BEÑAT

2012/01/16

JUDY MOODY ETORKIZUN-IGARLE

IDAZLEA: Megan Mc Donald
ITZULTZAILEA: Koldo Biguri eta Lurdes Auzmendi
MARRAZKIAK: Peter H. Reynolds.
ARGITALETXEA: Gero (euskal liburuak)
BILDUMA: “Judy Moody”
LABURPENA: Judyk umorearen eraztun bat lortu du zereal kaxa batean. Eraztunak Super Botere Bereziak (SBB) dauzka eta Judyk horietaz baliatuko da etorkizuna igartzeko. Klasean denek jakin nahi dute eraztunak benetako botereak dituen ala ez. Judyk, aurrerantzean Madame M-ren arabera igarpen batzuk egingo ditu: Zapotxo berriro agertuko da, 10 bat aterako du ortografiako azterketan, Todd jaunak maitasunarengatik dauzka betaurreko berriak…
LEIRE

MATEMATIKABITXIKLIK


(Beñat)Nire amonaren amonaren amonaren etxeko ganbara zaharrean Gabonetako zuhaitza jartzeko gauzak bilatzen ari nintzela matematikako txisteei buruzko liburu bat aurkitu nuen eta horietako batzuk asko gustatu zitzaizkidan eta hemen esango dizuet bat:

Haur batek dio amari ikastolatik etxera joandakoan:
- Ama, bi notizia dakartzat zuretzat. Lehenengoa oso ona da: matematikan
10 atera dut.
- Oso ongi, oso ongi!
Eta zein da bigarren notizia? –galdetzen dio amak.
- Ba, lehenengo notizia gezurra dela.

Gertaera bat kontatuko dizuet:
-Egun batean nire etxea ordenatzen ari nintzela koaderno arraro bat aurkitu nuen eta ezer esan gabe irakurtzen hasi nintzen eta asmakizun hau aurkitu nuen.
Honela zioen:
Arantxak dio bere adina Mikelen adinaren hirukoitza dela, baina bi urte barru bere adina Mikelen adinaren bikoitza izango dela. Zenbat urte ditu haur bakoitzak gaur egun? (Eneko)

2012/01/14

GLOGSTERRA


Glogsterra, posterrak egiteko web orria da. Bertan bideoak, soinuak, irudiak eta hainbat gauza sar ditzazkegu. Hona hemen, atzo gelan, denon artean egiten hasi ginen Europako Glogsterra. Oraindik gauza asko zintzilikatu behar ditugu, bitartean, egin duguna ikusteko aukera izango duzue. Ea gustatzen zaizuen!!
Kopiatu ondoko helbide hau: http://amarri73.edu.glogster.com/europa/
eta itsatsi interneteko barran.

2012/01/13

OTTOLINE ETA KATEME HORIA

IDAZLEA: Chris Riddell
MARRAZKILARIA: Chris Riddell
ITZULTZAILEA: Aitor Arana
ARGITALETXEA: Ibaizabal
BILDUMA: Ottoline
LABURPENA: Ottoline neskatxa bat da, nahiko berezia. Bere gurasoei asko gustatzen zaie bidaiatzea eta ia beti kanpoan daude. Postal asko bidaltzen dizkie Ottolineri. Hala ere, Ottoline ez da bakarrik bizi, Munroe jaunarekin bizi da. Ottolineren etxea izugarria da eta bertan bilduma asko ditu, postalena, zapatilena… Beraiek bizi diren hirian oso handia da, eta azken aldi honetan lapurreta asko gertatzen ari dira, bitxiak lapurtzen dituzte. Txakurrak ere desagertzen hasi dira. Ottolinek eta Munroe jauna txakurrak saltzen zituzten leku batera joan ziren eta txirrina jo aurretik leihora begiratu zutenean, han zeuden desagertu ziren txakur guztiak, baita kateme hori bat ere, agintzen zuena. Ottolinek eta Munroe jaunak plan bat prestatu zuten, hurrengo egunean martxan jarri zuten eta dena ondo atera zen. Txakurrak beraien jabeekin itzuli ziren eta txakurren jabeak bitxiak berriro berreskuratu zituzten.
NAITZE

EZ NAIZ SIRENA BAT ETA ZER?

Idazlea: Katixa Agirre Miguélez
Marrazkilaria: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: ETA ZER?
Laburpena: Helenari ez zitzaion batere gustatzen igerilekua ezta igeriketako ikastaroa ere, Sorkun irakaslearengatik edo "Sorkun sorgina" gatik, deitzen zioten bezala. Ikastaroa bukatu ondoren, azkeneko egunean ikasleek gurasoei ikasitakoa erakusten zieten. Bukaeran diplomak jasotzen zituzten, Helenarenean "ia-ia sirena bat zara" jartzen zuen eta berak hori ez zuen ulertzen. Etxera iritsitakoan, amak, berriro ikastaroa errepikatzera bidali beharko zuela esan zion, ez zuelako taula urdina askatu. Hurrengo ikastaroan, ez zegoen Sorkun sorgina, beste irakasle bat zegoen Ibon. Hasieran, Helenak pentsatu zuen esan behar ziola Iboni bera ez zela sirena bat, bera Helena zela soil-soilik. Oraingoan berriz, ondo joan zitzaion Ibonekin. Egun batean esan zion ea lagunduko zion ikastaroaren ondoren gauzak jasotzen. Handik aurrera, gauzak jasotzen gelditzen zen. Behin, horretan ari zela, pilota guztiak eskuetan zituela, batek alde egin zion eta uretara erori zitzaion. Bi aldiz pentsatu gabe uretara salto egin eta hankak ahal zituen bezala mugituz pilota hartu zuen. Handik aurrera taula urdinik gabe igeri egiten ikasi zuen.
ANE

2012/01/12

BARRASKILOARENA, ETA BESTE HAMABOST

Idazlea: Daniel Nesquens
Itzultzailea: Patxi Ezkiaga
Marrazkilaria: Elena Queralt
Argitaletxea: Ibaizabal
Laburpena: Hemen daude antena eguzkitara ateratzen duen barraskiloa, katu hegalaria, puxika bidaiaria, dena zozketatzen duten bi anai, letraz betetako zopa, arrautza opariduna eta... Pertsonaia hauek eta beste batzuk, ematen diete bizitza liburu honetako istorio harrigarriei.
ANE

2012/01/11

SUGANDILA-BUZTAN ZOPA

Egilea: Marta Genè Camps.
Marrazkilaria: Maria Espluga.
Itzultzailea: Manu Arrasate.
Argitaletxea: Giltza.
Bilduma: Tukan.
Laburpena: Istoriaren protagonistak Kandela izena du. Kandelak dohain berezi bat du: geroan gertatuko diren gauza batzuk bat-batean begien aurrean agertzen zaizkio, etorkizuna ikusten du… Kandelaren lagunik onena Balendin da. Biak uharte txiki batean bizi dira, beraien guraso eta beste herritarrekin. Igandero elizara joaten dira. Egun batean elizatik atera zirenean herritarrak plazan hitz egiten geratu ziren, orduantxe Kandelak gauza ikaragarri bat esan zuen: “Nahi beste ahalegindu ere, herri honetan ez da arrantza gehiago izango! Eta gero herriak sua hartuko du.” Hori esan eta gero, sorgina zela esaten zuten herritarrek. Amak lotsaren lotsez, Kandelari etxe barrenetik ez zion ateratzen uzten, ezta eskola joateko ere.
Handik aste batzuetara, herritarrek Kandela basoko etxola batera eramatera erabaki zuten. Etxola puskatuta zegoen baina hala ere, han sartu eta atea giltzez itxi zuten.
Ordu batzuk pasa eta gero, Kandelak ulu bat entzun zuen. Balendin zen ontzarena egiten eta bere laguntzaz, teilatuko zulo batetik atera zen. Txalupa bat hartu eta itsas barrenera joan ziren Kandela eta Balendin.
ENEKO

2012/01/09

XIA TENZINEN BIDAIA MIRESGARRIA

Idazlea: Patxi Zubizarreta.
Marrazkilaria: Jacobo Muñiz.
Argitaletxea: Ibaizabal.
Bilduma: Paper txoriak
Laburpena: Xia Tenzin munduko gizonik altuena da eta munduko mendirik altuenean bizi da. Itsasoa ez du ezagutzen, bere herritik oso urrun dagoelako. Bere aitaren berririk ez dauka, horregatik bidaia hasi du itsasoruntz. Bidean ekaitz beldurgarriak jasango ditu eta agintari baten maltzurkeriak ere bai. Hala ere, dena ez da txarra izango, dantzari polit bat ere ezagutuko du eta baita izotz azpiko misterioa ere. Mendietatik itsasora arteko bidaia: gorabeheratsua, arriskutsua eta batez ere, miresgarria izango da.
UXUE

PERFEKTUAK

Idazlea: Rodrigo Muñoz Avia
Ilustratzailea: Tesa González
Argitaletxea: Giltza
Laburpena: Protagonista Alex izeneko mutiko bat da. Bere familia aita, ama eta bi arreba dira. Alexek uste du bere familia perfektua dela baina bera, ez. Bere bi arrebek azterketa guztietan bikain ateratzen dute, Alexek, ordea, bi azterketa suspenditu egin ditu. Alex bakartsu gelditzen da ez delako familia horretakoa sentitzen. Baina Rafa Panochak (bere lagun batek) mundu honetan inor ez dela perfektua jakinarazten dio.
AMETZ

OTTOLINE ESKOLARA DOA

Idazlea: Chris Riddell
Marrazkilaria: Chris Riddell
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Laburpena: Ottoline eta Munroe jauna (animali arraro bat), Cecily eta Mumblerekin (pony bat), Pettigrew parkea eta lorategi xarmantean elkartu ziren. Ottoline eta Cecilyren gurasoak kanpoan zeuden bitartean, eskola berdinean ikasten hasi ziren. Eskolan bertan lo egiten zuten. Eskola horretan, ume bakoitzak animali berezi bat zeukan. Eta bakoitzak bere dohaina lortuta zeukan: platerak erori gabe mantentzea, goiko loreak apaintzea, papiroflexia egitea,... Gauetan soinu arraro batzuk izutzen zieten eta Ottolinek, mamuz mozorrotuta, bere dohainarekin harrapatu zuen soinu arraro horiek egiten zituena: Mamu ehiztaria zen. Munroe jaunak ere bere dohaina aurkitu zuen: Xarmangarri iletsuarena.
MIKEL P.