2013/02/28

ZIRKULAZIO APARATUA

Oraingo honetan (3.gaian) horietako bat zirkulazio aparatua dugu. Hemen orri buruzko laburpena:
Zirkulazio aparatuak hainbat funtzio ditu:

1.    Digestioaren bidez jasotako mantenugaiak, gorputzeko zelula guztietara garraiatzen ditu.

2.    Gauza bera egiten da, arnasketan jasotako oxigenoarekin.

3.    Iraitz-aparatura eramaten ditu zelula barruko errekuntzan sortutako hondakinak.

4.    Biriketara garraiatzen du errekuntza horretan sortutako karbono dioxidoa.

Gure gorputz osoan hedatuta dagoen garraio sare baten antza du zirkulazio aparatuak. Sare horretan odola gauzak garraiatzen dituen ibilgailua da, bihotza ibilgailuen motorra eta odol-hodiak gure gorputz osoa zeharkatzen dituzten bideak…UXUE.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina