2013/02/28

NERBIO SISTEMA


6.mailakoak 3. gaian giza gorputza lantzen ari gara. Gai hau hiru zatitan banatu dugu:
1- Arnasketa.
2- Bihotza, odola, zirkulazio aparatua, etab...
3- Nerbio-sistema. 

Nerbio-sistemaren informazioa hemen duzue:
Giza gorputzeko aparatuak (digestio-aparatua, arnas-aparatua, zirkulazio-aparatua, etab...) koordinaturik aritzen dira lanean, egunez eta gauez, nahiz eta gu lo egon. Nerbio-sistemak aparatuak zaindu eta martxan jartzen ditu.
Zentzumenen bidez (ikusmena, entzumena, dastamena, usaimena eta ukimena) ezagutzen dugu nolakoa den gure ingurua.
Nerbioen bidez, informazioa ematen dugu garunera, eta han erabakitzen da nolako mezuak eman behar diren. Nerbioek eramaten dute mezua eman behar den lekura. NAROA O.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina