Itxura erabat berritua du Berastegiko
Udalak. Iaz Berastegiko udaletxea berritzeko obrekin hasi ziren. Hasieratik
1.800.000 euroko aurrekontua zuten Berastegiarrek udaletxeko berritze lanak
burutzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak kopuru horretatik 800.000 euroko diru
laguntza eman zion Berastegiko udalari. Gainontzekoa Berastegiko Udalak
ordainduko du.
Lehen fase hori amaitutzat joko dute
laster. Otsailaren 1etako bukatuta egongo direla espero da . Gero Otsailean
zehar altzari berriak eta bestelako tresnak jarriko dituzte.
Berritze lana egitura, teilatu eta
lehen solairua konpontzeko egin dira oso zaharrak bazeuden.
Lehen solairuan, udaletxeko bulego nagusiak, langileenak eta
zerbitzu ezberdinetako teknikarienak kokatutako dira.
Beste bi solairuetan hurrengo fase
batean herritarrek erabiltzeko moduko espazio sortu nahi dute.
Gainera liburutegia eta beste hainbat
gela ere bertan kokatuko dira. NAROA Z.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina