2013/02/05

TXOKO BELTZA


Gure betiko txoko berdean, orain, tela beltz bat jarri dute eta txoko beltza sortu da. Tela beltzaren gainean, Berastegiko mehatxuei buruzko argazkiak jarri ditugu. Gela bakoitzari argazki bat tokatu zaio horren inguruan ausnarketa egiteko:


HH3-4: Frontoia / parkeko zaborra.

HH5: Plastikoak nonahi.

LH1: Mendietan zaborra.

LH2: Botikak botatzen baratzetan.

LH3: Jangelako zarata.

LH4: Animalia eta landare exotikoak.

LH5: Motoak basoetan eragiten duten higadura.

LH6: Ehiza.

Geletan argazkiak banatu eta gela bakoitzak argazkia ikusirik, irtenbideak bilatu dizkiogu eta txoko beltzean itsati ditugu.

Denak hori egiten dugunean, tela beltza kendu eta biodibertsitatearekin jarraituko dugu. OIHANE.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina