ARNAS APARATUA
2013/02/28
MUKI-ZAPIAK
Konturatu ginen komuneko papera modu desegokian erabiltzen genuela. Mukiak kentzeko komuneko paperak ez dira hartu behar txarrak direlako. Orduan erabaki genuen gure onerako, paperezko muki zapiak erabiltzea edo telazko zapi bat egunero ondoan edo motxilan edukitzea, ezbeharren bat gertatu ezkero ala bertan dauzkazu eta. Orduan noizean behin zerrenda pasatzen dugu ea zeinek ekarri duen edo ez jakiteko. SARA.
ZIRKULAZIO APARATUA
Oraingo honetan (3.gaian) horietako bat zirkulazio aparatua dugu. Hemen orri buruzko laburpena:
Zirkulazio aparatuak hainbat funtzio ditu:
UXUE.
Zirkulazio aparatuak hainbat funtzio ditu:
1.
Digestioaren bidez jasotako mantenugaiak, gorputzeko zelula guztietara
garraiatzen ditu.
2.
Gauza bera egiten da, arnasketan jasotako oxigenoarekin.
3.
Iraitz-aparatura eramaten ditu zelula barruko errekuntzan sortutako
hondakinak.
4.
Biriketara garraiatzen du errekuntza horretan sortutako karbono dioxidoa.
Gure gorputz osoan hedatuta dagoen garraio sare baten antza du zirkulazio
aparatuak. Sare horretan odola gauzak
garraiatzen dituen ibilgailua da, bihotza ibilgailuen motorra eta odol-hodiak gure gorputz
osoa zeharkatzen dituzten bideak…NERBIO SISTEMA
6.mailakoak 3. gaian giza gorputza lantzen ari gara. Gai hau hiru zatitan banatu dugu:
1- Arnasketa.
2- Bihotza, odola, zirkulazio aparatua, etab...
3- Nerbio-sistema.
Nerbio-sistemaren informazioa hemen duzue:
Giza gorputzeko aparatuak (digestio-aparatua, arnas-aparatua, zirkulazio-aparatua, etab...) koordinaturik aritzen dira lanean, egunez eta gauez, nahiz eta gu lo egon.
Zentzumenen bidez (ikusmena, entzumena, dastamena, usaimena eta ukimena) ezagutzen dugu nolakoa den gure ingurua.
Nerbioen bidez, informazioa ematen dugu garunera, eta han erabakitzen da nolako mezuak eman behar diren. Nerbioek eramaten dute mezua eman behar den lekura. NAROA O.
2013/02/27
Egun batzuk geratzekotan iritsi zen elurtea euskal herrira
Larunbatean mardul hasi zuen elurra Berastegin eta Euskal Herriko txoko askotan. Lau egun hauetan izan dugu elurrarekin jolasteko aukera. Argazki politak ikusi dira bai telebistan eta bai egunkarietan, niretzat oso elegantea da Gorbeiako gurutzeari ateratako argazkia.
Mendiko animaliak elikagairik gabe geratu dira eta jendea belarra jartzen ari da. OIER I.
ASTEROIDEA
Orain dela 12 egun hau da, otsailaren 15ean, asteroidea erori zen Errusian. Asteroidearen altuera 17 metrokoa izan zen eta 10.000 tonelada pisatu zituen. Asteroidearen ondorioz, mila zauritu izan ziren Ural mendietan hau da Errusian. Mila zauritu horietatik 200 haur ere zauritu ziren, eta 3 oso larri. Asteroidea Satka hiritik 80 kilometrora erori zen, 09:20etan eta Euskal Herritik 04:20etan pasa zen. Eztanda handia eragin zuen asteroideak. Hasieran, eroritakoa hegazkin bat zela uste zuten. Asteroideen zatiak gutxienez sei hiritan egin zuten kalte.
Hemen duzue asteroidearen bideo interesgarri
bat. ENERITZ.
2013/02/26
TXANELAKO POWER POINTAK
6. mailakoek Txanelako 2. gaian Europa ikasi genuen.
Europari buruzko hainbat gauza ikasi eta informazioa erabiliz Power Point bat
egin behar genuen.
- Hiru taldetan banatu ginen.
- Talde bakoitzak, Europako herrialde bat aukeratu eta horren inguruan, informazioa eta argazkiak bilatu genituen.
- Hiru taldetan banatu ginen.
- Talde bakoitzak, Europako herrialde bat aukeratu eta horren inguruan, informazioa eta argazkiak bilatu genituen.
- Informazio guztiarekin, hiriburuaren Power Point bat egin behar izan genuen.
- Eta amaitzeko, gure gelakideen aurrean aurkezpena egin behar izan genuen.
Taldeak hauek izan ziren:
- Sara, Iñigo, Jon Ander eta Xubanek, Atenasi buruzkoa.
- Eneritz, Uxue, Mañel eta Ekik, Parisi buruzkoa.
- Naroa O., Oihane eta Naroak, Londresi buruz egin genuen.
- Eta amaitzeko, gure gelakideen aurrean aurkezpena egin behar izan genuen.
Taldeak hauek izan ziren:
- Sara, Iñigo, Jon Ander eta Xubanek, Atenasi buruzkoa.
- Eneritz, Uxue, Mañel eta Ekik, Parisi buruzkoa.
- Naroa O., Oihane eta Naroak, Londresi buruz egin genuen.
NAROA Z.
2013/02/19
Axuri Beltza Dantzak Ikasten
Hilabete hontako kanta
Axuri Beltza da, hemen beheran daukazue kanta:
Axuri Beltza
Dantzak Ikasten
Axuri beltza
ona da baina
zuria berriz hobea
Dantzan ikasi
nahi duen horrek
nere oinetara begira
rai rai rai trailara rai rai
rai rai rai
trailara rai
trailaralala trailara rai rai
trailara trailara rai
Zertan ari haiz
bakar dantzatzen
agertzen gorputz erdia
Su ilun horrek
argitzen badik
ageriko aiz guztia
rai rai rai trailara rai rai
rai rai rai
trailara rai
trailaralalala trailara rai rai
trailara trailara rai
Ardo gorria hona duk baina
hobegoa da zuria
Burua xuxen
zangoak arin
ez egon uzkur dantzara
rai rai rai
trailara rai rai
rai rai rai
trailara rai
trailaralalala trailara rai rai
Ogi komuna ona da baina
hobegoa da zuria
Dantzan eiteko jende gixenak
anitz trabatuak dira
rai rai rai trailara rai rai
rai rai rai
trailara ra
trailaralalala
trailara rai rai
trailara trailara rai
Andre gorria ederra da baina
ederragoa da zuria
Dantzari onak
ontsa dantzatu
baduke haren irria
rai rai rai trailara rai rai
rai rai rai
trailara rai
trailaralalala trailara rai rai
trailara trailara rai.
Xuban
2013/02/13
BERASTEGIKO INAUTERIAK 2013
Aurtengo inauterietan, ederki pasa dugu. Gainera
mozorro ezberdinak ikusi ditugu, oso barregarriak ziren, baita politak eta
dibertigarriak ere. Inauteri hauetan, arratsaldean, beti bezala Berastegiko
haurrek eta gaztetxok dantza egin genuen. Maila askotako umeak geunden. Dantzak oso politak izan ziren.
Hemen azaltzen zaizue bideo bat, Berastegiko
inauteriei buruz. Ea gustatzen zaizuen! OIHANE.
2013/02/07
UDALETXEKO LANAK AMAITZEN BERASTEGIN
Itxura erabat berritua du Berastegiko
Udalak. Iaz Berastegiko udaletxea berritzeko obrekin hasi ziren. Hasieratik
1.800.000 euroko aurrekontua zuten Berastegiarrek udaletxeko berritze lanak
burutzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak kopuru horretatik 800.000 euroko diru
laguntza eman zion Berastegiko udalari. Gainontzekoa Berastegiko Udalak
ordainduko du.
Lehen fase hori amaitutzat joko dute
laster. Otsailaren 1etako bukatuta egongo direla espero da . Gero Otsailean
zehar altzari berriak eta bestelako tresnak jarriko dituzte.
Berritze lana egitura, teilatu eta
lehen solairua konpontzeko egin dira oso zaharrak bazeuden.
Lehen solairuan, udaletxeko bulego nagusiak, langileenak eta
zerbitzu ezberdinetako teknikarienak kokatutako dira.
Beste bi solairuetan hurrengo fase
batean herritarrek erabiltzeko moduko espazio sortu nahi dute.
Gainera liburutegia eta beste hainbat
gela ere bertan kokatuko dira. NAROA Z.
2013/02/06
ASMAKIZUNA
Kaixo lagunak! Hemen duzue guk informatikan ikasitako azken gauza. QR kodearekin asmakizun bat idatzi dugu. Ea asmatzen duzuen!
Idatzi zuen erantzuna komentarioetan.
2013/02/05
SANTA AGEDA
Bertsolaritzan Zigorrekin kopla batzuk egin genituen gero otsailaren 4an (Santa Ageda bezperan) kantatzeko. Estribilloa soinu eta panderoekin batera kantatzen genuen baita makila joaz, eskola guztia eta guraso batzuk ikusten egon ziren. Giro handia sortu genuen. Estribillioa horrelaxe zen:
“Hartzekorikan ez degu baina
atera gera eskera,
usadioa galdu ez dedin
Santa Ageda bezpera”.
TXOKO BELTZA
Gure betiko txoko berdean, orain, tela beltz bat jarri dute eta txoko beltza sortu da. Tela beltzaren gainean, Berastegiko mehatxuei buruzko argazkiak jarri ditugu. Gela bakoitzari argazki bat tokatu zaio horren inguruan ausnarketa egiteko:
HH3-4: Frontoia / parkeko zaborra.
HH5: Plastikoak nonahi.
LH1: Mendietan zaborra.
LH2: Botikak
botatzen baratzetan.
LH3: Jangelako zarata.
LH4: Animalia eta landare exotikoak.
LH5: Motoak basoetan eragiten duten higadura.
LH6: Ehiza.
Geletan argazkiak banatu eta gela bakoitzak
argazkia ikusirik, irtenbideak bilatu dizkiogu eta txoko beltzean itsati ditugu.
Denak hori egiten dugunean, tela beltza kendu
eta biodibertsitatearekin jarraituko dugu. OIHANE.
Ottoline eta kateme horia
Marrazkitzailea: Chris
Riddell
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Ottoline
Laburpena: Ottoline gu bezelako ume dat da, eta piper-beltz izeneko etxe batean bizi da, Munroe Jaunarekin. Gustoak ere arraroak ditu: beste etxeetan entzuten diren gauza interesgarriak entzutea, bildumak entzutea,...
Laburpena: Ottoline gu bezelako ume dat da, eta piper-beltz izeneko etxe batean bizi da, Munroe Jaunarekin. Gustoak ere arraroak ditu: beste etxeetan entzuten diren gauza interesgarriak entzutea, bildumak entzutea,...
Ottoline
ezagutzen duzue, orduan ea gehiago ezagutzen duzuen liburu batekin. Ottolineren
historia bere etxean hasten da...
NAROA
O.
BERTSOMETA
Bertsometa
liburu bat da, bertan bertso-sorta asko azaltzen dira. Euskal Herriko eskoletan, bertsolaritza saioa egiten dugu eta gela
bakoitzak lau bertso egin behar ditugu. Guk Berastegiri buruz egin ditugu bertsoak (Berastegiko mendiak eta ibaiak, animaliak, ohiturak eta pertsonak). IÑIGO.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)