- Idazlea: Knister
- Marrazkilaria: Birgit Rieger
- Itzultzailea: Iñaki Aristondo
- Argitaletxea: Gero
- Bilduma: Kika supersorgina
- Laburpena: Kika supersorgin bat da. Bere ama, aita eta anaiarekin bizi da beraien etxean. Kika etxean aspertuta zegoen kalean euria barra-barra ari zuelako. Hortik minutu batzuetara, dinosauroen garaira joatea bururatu zitzaion, “sorginaren jauzia” izeneko sorginkeriarekin. Sorginkeria egiteko prestatu zenean, bere anaia Danik, ukitu egin zuen eta horren ondorioz, bera ere dinosauroen garaira joan zen. Kikak Dani ikusi zuenean, asko harritu eta beldurtu egin zen, Danik ezin zuelako jakin bera sorgina zela. Horregatik Daniri ametsa zela esan zion.
Minutu batzuetara, Pterosauro batek Dani hegan eraman zuen, bere habiara. Kika negarrez hasi zen, orduan ahots bat entzun zuen, eta begiratu zuenean, sorgin orratz erraldoi bat ikusi zuen. Xixili izena zuen sorgin orratzak. Xixili berarekin joan zen Daniren bila. Habiara iritsi zirenean eztanda izugarri bat entzun zuten, sumendia izan zen. Hortik denbora batera laba ateratzen hasi zen. Orduan, Xixilik habiatik makil bat hartu zuen eta Kikak makila hartu eta sorginaren jauzia egin zuen habiara iristeko. Iritsi zenean anaia hartu eta etxera joan ziren. ENEKO
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina